EZ HAINBAT!!

Inozo nahi gaitu hainbatek. Adibidez, Iturgaiz jaunak.

Ez dakit zer nolako kontradikzioetan sartzen omen gara abertzaleok Ejertzito espainiarraren Gorbeiako gaineko ibilera eta portaera xelebreak salatu eta, bidebatez, Hindikoan dabiltzan atuneroak defendi ditzala exijitzen diogunean. Hala irakurtzen nion, gaur bertan, egunkarian.

Jakin beharko luke, guk inoiz ahazteko ez daukagun hori: Ejertzito espainiar hori ordaintzen segitzen dugula euskaldunok, gusta ala ez, eta, hori horrela den bitartean, bere portaera eta ibilera guztiei buruz esijente izateko eskubidea ez ezik obligazioa ere ba dugula. Bakoitzak jakingo du zergatik bai orain, demokrazian, eta bai diktadura garaian, beti aurrean jartzen zaion edonolako jeneralaren mende egon behar izaten duen. Ez da gure kasua.

Urteak dira, gaira etorriz, EAJko parlamentariek abisua bota genuela, Madrilgo Parlamentuan, Indiako Ozeano, atun bila, gure artetik joandako arrantzaleak piraten esku erortzeko arriskutan zeudela.

Irribarrez bezala hartu gintuzten, abertzaleen “xelebrekeria” bat balitz bezala. Denborak erakutsi dio baina, egiaren garratza: piratak egon ba daude, eta ez dadue geldirik egoteko Somalia aurre eta inguruko itsas zabalean.

Halako batetan, Defentsako Ministerioak kasu egiten zigula ematen zuen. Abioi bat, fragata bat harantz bidali, eta, batez ere, europar mailako Atalanta Operazioa bultzatzen hor ikusi genuen Carme Chacon Defentsa Ministra. “Eginkizun handiagoetan sartu, eta ez zaitezela gure arrantzaleekin ahaztu”, esaten etorri gatzaio eten gabe geroztik.

Azkena, uda aurrean, atuneroen kanpaina gainean zegoela eta ea zer neurri berri hartzeko asmoak zituen galdetu genionean. Ez zezala lorik hartu, zen gure asmoa, horren harriskoa handitzen zihoala ikusten ari ginanez, eta, batez ere, arrantzaleek beraiek ikusten zutenez.

Erantzunik jaso ez gure galderari, eta komunikabideetan irakurtzen genituenak lasaitu ez beste guzti egiten gindutzen. Horregatik erabaki genuen, aurreko astean, gai honi buruzko interpelazioa aurkeztea. Aurrez aurre nahi genuen Ministra anderea izan, bere iritzi eta jarreten berri zuzena izan generan.

Ez gintuen asko lasaitu entzundakoak. Hitz gutxitan, zera esan zigun Ministra andereak: atuneroek kontrata dezatela segurantza pribatua eta konpon daitezela. Guk nahikoa eta gehiegi egin dugu jadanik.

Ikusteko dago zer gertatuko den aste honetan. Interpelazio haren jarraipen, mozio bat aurkeztua dugu, non, hitz gutxitan esanda, bere obligazioak bete ditzala esaten diogu Defentsako Ministerioari, eta orain ikusteko dagoena zera da: zer egingo duten mozio honen aurrean gainontzeko diputatuek, gizon eta andere. Zein izango den bakoitzaren jarrera, Gobernuak alde batetara edo bestera jo aurretik.

Asteartean erabakiko da. Irabazi nahiz galdu, gu ez gaude arrantzaleak, hor konpon esan eta, bere kabuz uzteko. Arrazoi faltik ez dugu. Legeek onartzen dute armadoreek egokien bezala planteatzen dutena, hots, marinel militarrak, piratak uxatzeko adinako armamentu egokiak eskutan, igo daitezela itsasontzietara, Frantziako gobernuak egin duen bezala.

Borondate politikoa dago auzitan. Eta, orain, Atalanta europear operazioa martxan jarri zenekoan aldarrikatu eta agindu zituztenak alde batetara uztea erabakitzen badute, orduan, beren erantzukizuna izango da batetik. Eta bestetik, hala eginaz, misio internazionaletan egingo luketen arau aldaketa honek izango du bestelako ondoriorik ere besteongan.

Ez bait da onartzekoa, gaur bai, bihar ez, eta etzi auskaloka ibiltzea.

Ez gara hain inozo abertzaleok!

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: