Aurrekontuen garaia

Aurrekontuen eztabaida eta, agian, negoziaketa garaiak iristen ari dira. Denboraren iraganak berak ekartzen du garai hori aurrera, agintean ez bazaude, gustukoa izan ala ez. Egunak dira, baina, garai horiek hurbiltzen ari direnaren aztarnak antzeman daitezkeela, egutegitik aparte, hainbat bazterretan.

Adibide bat. Aurreko astelehenean 2010eko Madrilgo aurrekontuetaz kezkatuta, beste hainbat eta hainbat bezala, dagoen sozialista birekin bazkaltzen nuen Madrilen. Alderdi popularreko pertsona ezagun bat hurbildu zitzaigun, eta aurpegira bota, irrifartsu: Zer, aurrekontuak negoziatzen?.

“Bai, nola ez”, erantzun nion nik ere irribartsu: “zure izenean ere bai, nondik edo handik egoera honi aterabideren bat aurkitu beharko diogu-ta”, erantsiz.

Orduan, nire mahaikide zenetako batek zera erantzun zidan: “Ez, honen izenean ez. Hau berau, izan ere, ez hala bere partidua, gurekin tratua egitearen aldekoa bait da”.

Holatsu dabiltza gauzak Madrilen azken aldera. Edozer gauza gertatzen dela ere, ulertu nahi izan ezkero, azter ezazu ea gertatzen den horrek zer ikusirik baduen ondorengo aste-ilabeteetan emango den Aurrekontuen negoziaketarekin. Badaezpadan. Ez litzateke harritzeko hemendik ez bada handik zerikusi zuzen ala zeharkakoren bat izatea.

Astearte gaueko bederatziak inguru izango ziren Osoko Bilkurako egun horretako jardunaldiari amaiera ematen geniola. Langile autonomoaz, Etxebizitzaz, Iruzur fiskalaz, Venezuelan ireki beharreko bi etxe kontsularrez, Ikerketa + Garapen + Berrikuntzaz, Galiziako aireportuez, Prostituzioaz, politika fiskalaz eta, niretzako egun horretan aski berezia zen Indiar Ozeanoko Piratez eta gure atuneroez hitz egiten arituak ginen arratsalde luzean. Hitz egin eta bozkatzen.

Arratsaldean zehar, sozialistak nerbioso somatu nituen, azken gai hau zela eta. Beti bezala, ez zuten bozketa galdu nahi, eta are gutxiago Carme Chacon, Defentsarako Ministra anderea tartean izanik. Ez zeuden seguru irabaziko zutenarekin. Arratsaldeak aurrera egin hala, ederki baino ederkiago ikusi ahal izan nuen zer nolako lanak hartuak zituzten, militarrak medio, diputatuak “konbentzitzen”.

Konbentzitu ala ez, lortu zuten behar adina jende bere alde. Bozketa honela izan zen: PSOEren alde, IU+ICV+ERC+UPyD+UPNek eman zuten botoa. Gure moziaren alde, PP, CiU, BNG, Nafarroa Bai eta Kanariarrak. Trillo abstenitu egin zen. Denera: 173 ezezko, 165 baiezko eta abstentzio bat.

Hamaika pertsona faltatu ziren. PPk bere jende guztia izan balu, irabazten genuen. Egia, bestelakoa da, ordea. Galdu egin genuela.

Bozketa analizatzen jarri ezkero, zer galdetu asko dago.

Trillorena, hasteko. Defentsa Ministro izanik, propio abstenitu zenaren ustea daukat. Galdetuko diot egunen batean, nolanahi, eta jakingo dut fijo.

Zergatik UPyDko jendeak atuneroei aurretik hainbat hitz on eman zien, eta gero kontra bozkatu zuen da bestea. Militarrek “konbentzitu” omen zuten. Ez nau harritzen. Rosa Díez ezaguna dugu aspalditik.

IUko jendearekin ere ba zuten konfiantzarik, hasera batetan, atuneroek. Hitz itxaropentsuak jaso zituzten haiengandik. Gero gainera, zera galdetzen zioten beren buruari: nolatan baina ezkerreko jendea jarriko duk seguritate pribatuaren alde? “Ikusiko dugu”, erantzuten nien gaia ateratzen zen bakoitzean.

ERCko jendearekin zer gertatuko zen nuen nik, hasera batetan, zalantzarik handiena. ATALANTA operaziora militarrak bidaltzeko erabakia hartu zenean, urte honen beraren hasieran, bi abstentzio besterik ez zen izan bozketan (IU eta ICV), beste guztiak alde. Honetan pentsatzen nuen bakoitzean, itxaropentsu jartzen nintzen. Astearte goizean galdezka joan gintzaizkienean, baina, ERCkoei, kezkaz beteta bueltatu ginen.

Eta hala gertatu zen. Kontrako botoa eman zuten.

Zer dela eta?

Ez genuen, ba, esaten, 2010ko Aurrekontuen aztarnak gutxien uste diren tokietan ere antzeman daitezkeela azken aldian? Luze eramango luke galdera honen zergatia eta nondik norakoa esplikatzeak baina, nik behintzat, horren usaina –nahiz eta ez erabatekoa- hartu nien ERCko botoei. Horren ustea daukat beren botoak gorri zirela ikusi nuenean.

Dena den, inor ez engainatzeko. Usaiak usai, oraindik ere luze eramango du Aurrekontuen onarpeneko udaberrira iristeak. Eta auskalo zer pasatzen den bidean.

Ziurra, gauza bat da: garaia iritxi dela.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: