
Santa Ageda bezperako ohitura da aitzaki, gure kasuan. Urtean behin, EAJeko Donostia inguruko koadrila bat, zahar-etxez zahar-etxe ibili ohi gara Santa Ageda bezperako kanta eta koplak, ahal eta txukunen, kantatuz.
Ez dakit nork ekingo zion ohiturari. Urteak dira jadanik ni neu ohitura horretara bidu nintzala. Eta ez naiz damu.
Dozena erdi bat zahar-etxe korritzen dugu, bat gehiago bat gutxiago. Gehienetan, azkenaldian behintzat, soinujole, koplari eta guzti. Izango da, seguru, kantari, koplari etabar hoberik hortik zehar, Santa Ageda bezperan, ohitura aski hedatua denez Euskal Herrian, han eta hemen. Ez daukat, nolanahi, gutxiesteko geurea.
Etxera bueltan, beti hau esan ohi diot, entzun nahi izan didanari: denok egin beharko genuke hala moduzko ibilaldiren bat gure zaharrak (hitz propioa hori da, argien adieraziz, ibilaldi horretan aurkitzen duguna) ikusi eta bisitatzeko.
Irakurtzen jarraitu