Daily Archives: 2009/09/06

Fuego amigo y a mansalva

Hay diversas formas de leer los periódicos. Una, perezosa, es la que consiste en leer títulos, subtítulos, ladillos… y a correr. Lo sustancial del artículo es cuestión debe estar ahí, si el periodista y el periódico han hecho las cosas acertadamente.

Pues bien. He aquí un artículo leído hoy mismo de esta forma “perezosa”. 

Titular que encabeza el suplemento y se recoge en primera del periódico: A la deriva.

 Subtítulo que acompaña dicho titular: España encara una recesión más larga que la del resto de Europa con un Gobierno errático en su política económica. 

Editorial del suplemento: “Improvisaciones y falsa retórica” 

Titular del principal artículo de dicho suplemento:“Donde dije digo…digo impuestos”. 

Ladillos que recogen lo sustancial de dicho artículo:

  •  Zapatero llama “gobernar” a lo que sus críticos llaman improvisar.
  • Salgado habla de que la recuperación es una “percepción general”
  • Los economistas coinciden en que la crisis va a ser más larga en España.
  • El presidente “fundó” la nueva economía en un mitin de Andalucía.
  • El Gobierno sólo piensa en el día después, dice Leguina.
  • Sólo se sabe que la subida de impuestos será “temporal” y “limitada”.
  • Pese a la promesa electoral, Economía prevé quitar los 400 Euros del IRPF
  • El Ejecutivo no sabe si ser rico es ganar más de 20.000 o de 50.000 euros… 

No sigo. Constituyen sobrados indicios de la que nos espera, y se prepara, para este otoño. Máxime teniendo en cuenta que la fuente de donde he sacado todo ello es el suplemento NEGOCIOS que acompañaba al periódico EL PAIS de hoy domingo. Quiero decir: que todas estas lindezas las decía un periódico “amigo” del Sr. Zapatero.

 Al habitual “fuego enemigo” (informativamente hablando) se suma así, cada día más, el  “fuego amigo”. Amigo y a mansalva para que nada falte este próximo otoño-invierno calientes. 

Y aclaro, por si fuera necesario: el calor no se deriva sólo de la evidentemente mala y preocupante situación económica. Tampoco falta pólvora, incluso a raudales, en el plano político. Un solo ejemplo: la tan esperada sentencia del Estatuto Catalán por el Tribunal constitucional. Y más cosas, que irán asomando. 

¡Qué no falte la emoción, al menos!


UDAZKEN BERO ETA TRUMOITSUA

Datorren asteartean, arratsaldeko lauetan, emango diogu hasiera, Madrilgo Parlamentuan, urte politiko berriko lehen bilkura nagusiari. Formalki hala izango da. Benetako abiapuntua, ordea, hurrengo eguneko goizeko bederatziak izango dira. Ordu horretan, izan ere, emango dio hasiera Zapatero presidenteak egoera ekonomikoari buruzko eztabaida ez ohizkoari, beste behin. 

Egia esan, uda guztia, eta urte osoa ere bai, egoera ekonomikoari buruzko eztabaida politikoez gainezka, bero, ibili dira. Oraintxe bertan, ordea, surtan jarriko ote direnen itxura dute. Zapatero guztiz erretzeraino? Hori da han eta hemen geroz eta sarriago, eta ozenago, entzuten den galdera. 

Hori da PPk nahiko lukeena, eta horren bila joango da, su eta gar, datorren asteazkenetik aurrera, oraindik ere erabakiago eta saiatuago. 

Zapaterok, bere aldetik, ez dauka, oraintxe bertan,  horri aurre egiteko, suhiltzaile lagun ez askorik ez abilegirik inguruan. Ez dauka auzoan, normala dena, eta ez etxean, okerrago dena berarentzat. 

Auzo politikoan, izan ere, desilusionatuta ez dagoena eskarmentuta dauka Zapaterok ia bazter guztietan.Komunikabideen auzoan, egur emaileak ugaltzen ari zaizkio, egunetik egunera ugariago eta gogorrago. Indar sozialen auzoan, uda aurretikako itun sozialaren porrotaren faktura, besteak beste, ordaintzeko dago guztiz oraindik. Garai bateko jendarteko “xarma” ere apenas sumatzen den inon. 

Beraz, auzo lanean jendea nahi badu, orain artean baino seriotasun eta erantzukizun gehiagorekin jokatu beharko du. Talentu gehiagorekin, norbaitek esango lukeen moduan. 

Auzoa auzo da, nolanahi.. Nahiz eta, bere indar justuak kontutan hartzen baditu, ezinbestekoa duen Zpk auzo hori aurrera egingo badu. 

Auzora laguntza esker joan aurretik,etxea txukun izatea ezinbestekoa da, ordea. Eta etxea da azken-aldean  egunetik egunera lardaskatuago duena Zapaterok. Berdin bere gobernuko etxea, zein bere alderdikoa (PSOE).

 Gobernuaren desordena begien bistan izan dugu guztiok uda honetan. 420 euroen edo zergen inguruan esan eta egin dituztenei begira jarri besterik ez dago, adibidez. Alderdi barrua ere korapilatzen ari zaio, lehenaz gain, egunetik egunera korapilatzenago. Nahi dituenak eta bost egin ditu Zapaterok, alderdia alderdi, agintera iritsi eta ondoren, bai hainbat neurri hartzerakoan, bai jendea hara eta hona, bere kapritxora, erabiltzerakoan. Ez da harritzekoa, bueltan, jendea, bere jendea ere, geroz eta hotzago eta urrunago badu. Egunetik egunera jende gehiago iskin egiteko disposizioan badauka. Batzuk bere bizitza eratzerakoan: Sevilla Ministro ohiaren azken kasua nabarmena da ikuspegi honetatik. Beste batzuk, gehiagok, beren iritziak kaleratzerakoan, egon ados ala ez Zapatero presidentearenarekin. Katalunyako Estatutu berriaren konstituzionalitateaz, adibidez, azken egunotan Peces Barbak esan duena Zapateroren gobernua esaten ari denaren justu kontrakoa da. Baina garbi dago bost axola diola horrek Peces Barbari berea plazaratzerakoan.

Nahaste borraste honetan ekingo diogu, beraz, hurrengo astean, Madrilgo Parlamentuan urte politiko berriari. 

Politika gustatzen zaionak izango du zeri begira egon, zer analizatu eta non entretenitu. Guri, jakina, beste pauso bat ematea tokatuko zaigu: erabakiak hartzea. Ea asmatzen dugun. Han Madrilen, eta, baita, hemen Euskadin. Hemengo politikak ere, Madrilgoak ezik, izango bait du, ondorengo ilabeteetan, zeri begira egon, zer analizatu, non entretenitu, eta, noski, zertaz erabakiak hartu.

Hori bai: Berdin hango erabakiak zein hemengoak  ez dira, beti, errazak izango. Ez agintean dauden Zp eta Lopezentzat, ez eta guretzat. Udazkena bero eta trumoitsu bai dator, itxura guztien arabera. Datorren asteazkenetik hasita, Madril aldean.