Begirada prebentiboak

Igande arratsaldean ez bada, gehienik ere astelehen goizean, beti gertazen zait. Aurrean dudan asteari begirada “prebentibo” bat bota gabe ezin naiz egon. Eta badakit berdintsu gertatzen zaiela beste askoei ere (igande arratsaldeetan malenkoniatsu edo opor luzeen ondoren estresatuta jartze hori saihestu ezinezko begirada horri zor zaiola, pentsa daiteke).

Kontu da, Aste Santu eta Pazko Astearen (bakoitzak jakingo du nola bataiatu azken bi asteak) ondorengo igande-arratsalde edo astelehen goizean, nahi eta nahi ez bota behar diola batek begirada bat “aurrean” dagoenari.

Horretara jarri gaur goizean, eta hara zer atera zaidan.

Lehenik, Joan Mari Torrealday etorri zait burura. Bera ere, atzo ilunabarrez, “begirada prebentibo” hori praktikatzen sumatu nuen telebistan. Ez zitzaion arrazoirik falta. Zazpì urtez sufrimendu batetan egon ondoren (bera eta Egunkariako bere lagunak) ba zirudien, arrazoiz, aste itxaropentsuago baten aurrean sentitzen zela. Gaurko egunak bere itxaropen horren oinarri sendoak jarri ditu denon bista aurrean. Azkenik, askok aspalditik genekien hura ofizializatu dute epaileek: ez buru eta ez hanka zuten akusazio batzuen mende izan dituztela, sufritzen, ondorio latzak nozitzeraino, Egunkariako arduradun eta langileak, irakurleak ez ezik. Gai honi buruz, ordea, luze hitz egingo dela, eta behar dela, oraindik ere, pentsatzen dut, eta izango dugu horretarako parada.

“Madrilgo politikaz”, edo dena delakoaz, hiru gai nagusi ekarri dizkit ondoren burura nire “begirada prebentiboak..

Lehenik, “Gurtel”en saltsa nazkagarri bezain arbuiagarria. Basagoitiren asteburuko deklarazioek dira nazkagarritasun honen azken adibide arbuiagarria. Eguna joan eguna etorri, zeren atzean babestu ezin asmaturik sumatzen ditugu PPkoak. Gaur hau, bihar hura, nondik atera ez dakitela dabiltza. Edozer gauza, egia aitortu eta garaiz eta pulamentuz hartu beharreko neurriak hartu ez beste edozer eginaz. Holakoetan, berriz, lehentxeago edo geroxeago beti izaten da “euskal” zerbait tartean sartu ohi duenik. Basagoiti, azkena, sekulan nahastu behar ez liratekeen gauzak nahasiz: ustelkeria eta ETAren basakeriak beretarrei, beste batzuei bezala, jasan arazi dien sufrimendua. Hor konpon dadila Basagoiti, eta konpon daitezela bere alderdikideak Gurteli buruz, jendea inozo hutsa dela pentsatzera iritsi badira! Beraiek ikusiko dute, denok nozituko badugu ere beren portaera eta jarrera onartezina.

Bigarren, Katalunyako Estatutua. Aste honetan bilduko omen da Konstituzionala, eta ebatsiko omen du. Nik badaezpadan, ikusi ondoren sinetsiko dut, ez aurrez. Erabaki “itxuroso” bat lortu nahian omen dabil presidente anderea, eta auskalo nor gehiago. Edozein dela ere erabakia, beti izango da erabakiaren “itxura ona” azpimarratuko duenik. Nik garbi daukat: niri neuri ezinezko iruditzen zait erabaki horrek itxura onik ekarri dezakeenik. Nire galdera, niri gehien zer erantzun izango duen jakin nahi nukeen galdera, hau da: Zer iritziko dio Kataluniako biztanleriak erabaki horri, etorri etortzen bada inoiz?. Zein erreakzio izango du? Niretzat, hor dago gakoa. Aste honetan argitzen hasiko dena? Ez nago seguru, esanak esan. Ikusiko dugu zer gertatzen den asteazkenerako hainbesteko turuta informatiboz aldarrikatzen ari diren Konstituzionalaren osoko bilkura horretan.

Hirugarren, bizi dugun krisi ekonomikoaren aurrean Zapaterok hartu lezakeen jarrera, baldinba. Gogora Aste Santu inguruko mugimendu haiek eta beren bilakaera: Zpk izendaturiko “hirukoak” deiturik, Zurbano jauregian biltzen hasi ziren talde parlamentariak, lehenik elkarrekin eta ondoren bakarka, akordio baten ametsetan (Gobernua) edo. Berehala ikusi zen bide hartatik ez zegoela nora joan handirik. Hara non bukatu den dena: “No podemos confundir una sucesión de medidas con una estrategia de salida para la recesion”, idatzi du, gaur bertan, Jordi Sevilla Ministro ohiak. Eta galdera, gaur bertan, Aste santu-Pazko asteak pasa ondoren, hau da: ea benetako estrategia bat martxan jartzeko borondate eta adorerik ba al duen Gobernu honek, edo, Jordi Sevillak berak esaten duen bezala, “zartagia alde batetik, sua betetik, arroza hirugarren batetik, haragia handik eta berdurak hemendik, eta gauza bakoitza egun diferente batetan”, segi behar al dugun. Lekutan dago paella gozo bat egin nahi bada horrela!

Gaur ekiten ari garen asteak ez digu hau dena argituko, ezta gutxiago ere. Baina, batek daki,… auskalo zer emango duen abiatzen ari garen asteak. Argitzen hasteko premia faltarik ez dago. Hori da, behintzat, niri neuri “begirada prebentiboak” erakusten didana. Edo ametsetan ari naiz?

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

2 responses to “Begirada prebentiboak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: