CiUri so

Aurreko asteko asteazken goizean Josep Antoni Duran i Lleidak, gosaria tarteko, hitzaldi moduko bat eman zuen (eta hainbat galderei erantzun, ondoren) Madrilgo Hotel batetan. Han nintzen.

Interes, eta kuriosidade handiz jarraitu ohi diegu, beti ere, EAJkook CiUkoei beren ibilera politikoetan. Arrazoi historikoak tarteko.

Azkenaldian, baina, historiaz aparte, badugu beste motiborik jarraipen hori gertutik egiteko. Bi eratakoak nagusi.

Alde batetik, Katalunian “ezker haizeko” Genelaritatearen bilakaerak edonorengan, eta zer esanik ez guregan, sortzen duen kuriosidadea. Eta, bereziki, bilakaera horren aurrez aurre CiUkoen ibilerak, bai han Katalunyan bai hemen Madrilen. Hauteskundeak behin eta bitan irabazi arren, gobernutik kanpo utzi zituen “ezker haizeak” CiUkoak. Horrek eragin handia izaten du, beti eta nonahi, alderdi nahiz koalizio baten bizitzan. CiUk “basamortu politiko” hori nola gurutzatu eta gainditzen duen, kuriosidadez ez ezik interes partikularrez ere segi behar genuela EAJtik, pentsatu izan dut beti, eta pentsamendu horretan segitzen dut. Gauzak alda daitezkeenaren iritzia, CiUren aldera, nagusitzen ari den momentu hauetan, aldaketa horren bezperak nolakoak izaten ari diren jakiteak bere interes partikularra du. Niretzat gutxienez. Bai Kataluniarentzat, bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat eragin handia izan dezaken aldaketa baten aurrean bai geundeke, kasu.

Arrazoi honi bigarren bat erantsi behar zaio, gehigarri eta osagarri.

Kataluniak hemendik hilabete batzuetara ospatuko dituen hauteskundeak. Katalunia hauteskunde bezperetako kanpainan sartua dago jadanik, bete betean. Zer egingo du kanpaina giro honetan CiUk? Zer, han Katanulian eta hemen Madrilen? Nola baldintzatuko du giro honek CiUkoen jokaera, bereziki hemen Madrilen?

Ea nola esplikatzen naizen argiago.

CiUren ustezko garaipenak, ez da ahaztu behar, “ezker haizeko” Gobernuarena ez ezik, PSCren (eta beste batzuen) porrota esan nahiko luke. Eta PSCren porrota, Zapateroren porrota ere bada, puska batetan. Nola ezkonduko ditu orduan CiUk –galdetzen diot sarri nire buruari- PSC-Zapateroren aurkako jokabide elektoralak (beti ere amorratuagoa), eta, agian, PSOE-Zapaterorekiko konponbide eta akordiorako afizioa eta joerak? Nola ezkonduko, esan nahi dut, hauteskunde kanpaina batetan buru belarri murgildurik ibiliko den garai honetan?.

Galdera honen erantzunaren bila joan nintzen Duran i Lleidaren hitzaldi-gosarira (ez dezagun ahaztu Duran i Leida izan dela eta dela, gaur bertan, hemen, Madrilgo Kongresuan, konpontze aldeko jokabideen defendatzailerik sutsuena).

Nahiko argiturik atera nintzen ospakizunetik. Ustez behintzat. Akordio “txikiz” akordio “txiki” ibiliko da CiU ondorengo hilabeteetan. Non Zapateroren gobernuari zapatak estutuko dion, han izango du, CiU, lasaitzeko. Hori bai, “konponbide iraunkorraren” izen ofiziala mereziko luken moduko akordiorik gabe. Nola esan? Konponbide sendo, iraunkor eta aitorturik gabeko akordio “txiki” konpongarriz konpongarri.

Ez da niri neuri gustatzen zaidan ibilbidea. Hau da gutxiena, ordea. Ez dut uste, ezta, bizi dugun kinka ekonomiko eta politiko larri eta gogor honi zor eta egokien erortzen zaion jokabidea denik. Eta hau serioagoa da. Baina nirea iritzi bat da. Eta jakina da: zenbat buru hainbat aburu, politikan ere bai.

Gutxien, nolanahi, oraintxe bertan, dena esateko, EAJkook, eta berdin CiUkoek zer pentsatzen dugunak inporta du. Galdera da, zein den PSOEren, Zapateroren eta bere gobernuaren aburua guzti honi buruz. Nik neuk, gaur bertan, ez dakit. Eta, neurri batetan, azken aldiko gertaerek argitasuna ez beste guztia ekarri didate. Iluntasuna gehiago.

Beren erantzukizuna, eta beren beharra da hau nolanahi, beste ezer baino gehiago.

Hori bai: nire erantzukizuna litzatekeen neurrian, alferrik ibiliko litzateke nire atzetik gaur iritzi bat, bihar bestea, eta hirugarrenean auskalo zer pentsatzen duen inor. Gobernu honi beti gustatu zaio hala ibiltzea. Itxuraz berdin segitzeko asmoak ditu. Eta bide horretarako bidekideak aurkituko ditu, ez daukat dudarik.

Bakarrik, nekez gu.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to “CiUri so

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: