ASTEBURUKO LEZIOA

Zerbait da! Komeri itxura zuten itun bila (omen) egindako alderdien arteko bilerak bukatu dira, antza. Ez da dena, ezta gutxiagorik ere. Ba da, baina, zerbait. Edo, nahi bada, zerbaiten bezpera. Beste harek esan zuen bezala: “Errekreo garaia bukatu da, klasera sartzeko ordua da”. Zerbaitetarako ordua bada behintzat. Bale edo kaleko ordua, beste era batetara adieraziaz.

Urrats bat da. Edo nahi bada, kontra urrats bat. Ez zegoen oso argia izan beharrik. Norbaitek espero bazuen, alderdi guztiei, eta denei batera, dei egin, hiru orriko paper punta bat mahaiare gainean jarri, eta hortik ez dakit nolako akordio bat etorri zitekeenik, delako hori ez da mundu honetakoa, ez behintzat nirekoa.

Deitu zigutenean beste alderdiekin batera izango omen zen bilera batetara, zera esan genion geure buruari: festa eta teatro giro horretatik ez zetorrek ezer. Hori nahi ote du Gobernu honek? Itxurak eta teatro puskat egin, utzi denbora pasatzen, eta bere betiko martxa noragalduan segi?

Gaur oraindik ez dugu erantzun ziurrik galdera honentzat. Nik ez, behintzat.

Egia da, denon arteko bilera hartatik, eta hiru orriko paper puntatik, binakako bileretara, ogei eta hamabi orriko paper sortara, eta batez ere, komunikabideen danbor hotsaren konpainiarik gabe ospatuko diren bileretara pasa garela.

Zerbait da! Baina, horixe, zerbait, ez besterik.

Abiapuntuan gaude, gehienik. Ikusteko dago, gaur oraindik, abiapuntu ordenatuan ote gauden, hots, norbaitek, Zp barruan, hemendik aurrera ordenaz eramango duen prozesua ala orain artekoan segituko ote dugun. Desordenamendutik gatoz, etorri ere, askotan esan dudan bezala. Inprobisaziotik. Burutik pasa zaidan azken okurrentzia planteatzetik, denbora pasa aritzea balitz bezala egiteko guztia.

“Pulamentua” behar da, gure artean, garai batetan behintzat, esaten zen bezala. Eta ez da aurkitzen sobran bazterretan. Nire inpresioa da behintzat. Itxura, okurrentzia eta txandapasako garaiak bizi ditugu, gehiegi, iruditzen zait. Komunikabideetara begira jari besterik ez dago, horiek badira behintzat bizi dugun gizartearen ispilu.

Gizarte politikoaren, besteak beste..

Egia esan, garai hauen hazi ereina aspalditik dator. Adibide bat behar balitz, urteak dira, dezente, euskal polítiko sozialista bati buruz hau entzun nuela: “Niri ez dit axola nik esandakoak komunikabidean jasotzen diren ala ez. Nire argazkia agertzen bada, ni horrekin konforme”, esaten omen zuen.

Berdin pentsatu ote dute Zapaterok eta bere hiru ministroek alderdien arteko akordio bilako (omen) zeremonia martxan jarri dutenean?

Norbaitek, gaur bertan, ziurtasunez esango luke ezetz? Nik, ez, badaezpadan.

Dena den, egia aitortuz, beste hau ere esan (edo galdetu) beharra dago, ez gutxiago: Eta beste alderdiek? Ba ote dakite guztiek eta bakoitzak zer nahi duten?

Atzo, ilunabarrez, Usurbilgo nire koadrilarekin afaria prestatu eta afaltzera biltzean, ia denek galdera bera luzatzen zidaten: Zer zabiltzate hor Madrilen?

Nire erantzuna, hasteko, gutxi gehiago, denei eta bakoitzari, hau: “Inork baleki. Saltsa ugari, hori bai”

Alde ederreko gustu eta sendotasuna zuen geuk (Jabier, Kandido, etabarrek; nik, ezer gutxi) prestatu genuen arkume erreak? Han, saltsa gutxi. Beharrezkoa, justu-justu?

Lezio hori berrikasita bueltatzen naiz Madrila asteburu honetatik.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to “ASTEBURUKO LEZIOA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: