Lotsa eta amorrua (2)

Amorrua, hasteko, jakina, ETAren aurka. Aspaldiko amorrua, eta amorru  berritua, zabaldua eta handitua, urteen poderioan. Egunen batean akordatuko da bera noraino dituen bazterrak nazkatuta. Bitartean, jakina, denok nozitu beharko ditugu haren ankerkeriak, eta, baita, haren kalte politikoak.

Alferrik arituko gara, baina, besteok, hau eta hura ETAri esaten, konbentzituko dugulakoan. 

Zer pentsatu asko eman dit, orain dela hainbat hilabete, posta elektronikoz, bere burua polizi bezala aitortzen zuen norbaitek bidali zidan gutun batetan, azken aldera esaten zuenak. 

Gobernuak eta politikoon lana, egoera hauen aurrean, lau egitekoetara biltzen zituen polizi omen harek. Honela zioen: 

  • “Unidad social y política”
  • Silencio propagandístico.
  • Trabajo constante y menos fotos.
  • Autocensura (o díganse como quieran)” 

Lau arau edo lan ildo hauek aipatzen zituen, eta., nabardurak nabardura, arrazoi puska galanta ba zuela pentsatu nuen bere posta irakurri nuenean. 

Ez zaio, hori ez, kasu handirik egin, beste behin, abuztu honetan. 

Gogoan dut zer nolako lotsa eta amorrua sentitu nituen, Galizian egun haietan, Burgosko leherketa eta bi polizien erailketa izan, eta Rubalcabaren deklarazioak entzun nituenean. 

ETAren sarraskeriak direla eta, bizitza eta ihardun politikoa ari horrekin josi eta korapilatu nahia onar ezinekoak iruditu zaizkit beti. ETAk egiten dituenean.. Eta, baita, nahiz eta modu desberdinean, Mayor Orejak ala Rubalcabak proposatzen dituenean. 

 Sarri pentsatu izan dut. ETAk Euskadin, gaur arte, lortu duen “garaipenik” handienetakoa hortxe dagoela, egon: jende multzo baten borondate politikoa bereganatzeko, edo, gutxienez, gehiegi baldintzatzeko ahalmena izan du. Dena esan behar bada, hainbaten utzikeria eta auleziaz. Korapilo hori ezin askaturik gabiltza, urtea joan eta urtea etorri. 

Ba zirudien, garai batetan, (Ajuria Eneako ituna sinatu zeneko urte haietan), auzi horri irteera bat eman nahia guztion (itun hura izenpetu zuten indar politiko guztien) borondate eta eginahala zela.

 Jakina da, baina, gero zer etorri den. Hobeki esan, zer ekarri zuen Aznarek bere bigarren legealdi ilun eta itsu hartan. Politika demokratikoak neurririk gabe murriztearen aldeko ateak ireki zituen eta gaur da eguna, oraindik, hark irekitako ate hura isteko kuraia politikorik ez dagoela. Aitzitik, itxura guztien arabera, bide horrek konbentzitu egin ditu, baita, azkenaldera, PSOEtarrak, Rubalcaba eta Lopezen Eusko Jaurlaritza berria barne,  abuztu honek oparo erakutsi digun bezala. 

Besterik entzun al da, ba, Eusko Jaurlaritza honen lehen 100 egunetan?

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: