EHUN EGUN (3)

Abuztuan bete ditu PSOE, eta PPren, Eusko Jaurlaritzak bere lehenengo 100 egunak. 

Lehendakariari, eta ez gutxiago, hainbat komunikabideri entzun ezkero, zer ez dute egin ehun egun hauetan? 

Niri neuri, Lopez Lehendakaria aspaldiko broma hartako protagonista iruditu zait bere gobernuaren lehenengo ehun egun horien buruan. 

Giltza galdu duela eta, gaua sartzean, hor omen dabil farola baten azpiko argitan aztarka. Hor galdu al duzu ba giltza?, galdetzen dio batek. Eta berak erantzuten: ez baina beste inon argirik ez dagoenez… 

Bistan da, krisi ekonomikoa bitarteko, ilun dagoela bazterretan egun hauetan, nornahirentzat ere. Eta zer esanik ez gobernatu behar duen agintaria edonorentzat. Bistan da, bestalde, Lopezek, PPrekin egin zuen akordioa medio, iritsi zela Eusko Jaurlaritzako Lehendakari izatera, eta hor segitzeko ere balioko diola. Baina bistan da, ez gutxiago, akordio hori izenpetzean, gobernagarritasunaren giltzarik gabe gelditu zela. Gaurko egoera ekonomiko eta politikoak beharko lukeen gobernagarritasun giltzarik gabe, gutxienez. 

Zer egin holako kinka batetan? Lopezek beste harena egitea erabaki du: bere ustez, argi ematen dion farol bakartiaren pean ibili, hara eta hona, zerbaiten atzetik dabilenaren itxura hutsak egiten.

 Ehun egunak hori izan dira. Eta abuztua, zer esanik ez. Herriz herri, batzuk eta besteek  jarri diguten kartel eta argazkien erromeria ez da besterik izan. Farolpe horren argitan balego bezala benetako gobernagarritasunaren argia! 

Joan da, baina, abuztua. Eta, nahi eta nahi ez, galdera oraintxe bertan beste hau da: zer datorkigu orain? Zer gertatuko da iristear dagoen udazken eta bere ondotik uste baino azkarrago etorri den neguan?

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: