DATORRENARI BEGIRA (4)

Hotzikara ematen du, garbi esan, datorrenari begira jartzeak. 

Egoera ekonomikoa alde batetik. Igerlari lanetan aritu gabe ere, Solferinoko itsuak ere ikusiko luke zer nolako udazken eta negu gogorra datorkigun gainera.  Zenbat eta lehenago ohartzen garen horretaz, eta hartu beharreko neurriak hartzen joaten garen, hobe. Ez dira neurri errazak izango. 

Ez hemen, Euskadin. Ez han, Madrilen. 

Ez ziren guretzat ere errazak izango baldin eta segi izan bagenu Eusko Jaurlaritza zuzentzen. Eta ez dira izango orain han daudenentzat. (“Egon” hitza darabilt, propio. Eta aspaldi batetan ezagutu nuen “kaminero” hura datorkit burura. Bide bazterrean, aitzurra edo beste edozein tresna eskuan zuela ikustean, “zer moduz?” edo antzeko galderaren bat luzatzen bazenion, bere erantzuna, betikoa, hau izaten zen: “hementxe, egonian”.  Kaminero hura zebilen bide bazterretan sasia, sastraka eta zer egina hobeto izaten omen zen, jakina. Lopezen gobernuarekin gertatzen den bera, alegia). 

Udazken-negu honetan ere sasia, larra, sastraka eta zer egina hobeto azalduko da ekonomiaren eta politikaren bide bazterretan. Hori jakina dago, eta alferrik da bestaldera begira jartzea. 

Kontu da nola egiten zaion aurre. Ausardiaz eta ekimenez, edo “kaminero” haren antzera, egonian.

 Zapatero eta Lopezekin bazterretan egunetik egunera zabalduago dagoen kezka eta larria hor dago: ganora-gabeziz, arintasun eta ezintasunez “kaminero” haren pare arituko ez ote diran. 

Lopezi, handik eta hemendik, eta ez arrazoirik gabe, oporretara alde egin izana leporatu zaio azken asteetan. (Egia esan, Burgoskoa gertatu zenean,  Ibarretxe Lehendakaria izan eta handik agertu ez balitz, oporretan ibiltzeagatik, Lopezek egin zuen bezala, epelak entzun behar izango zituen alajaina!). Ez dakit ibili den bazterretan inork kaminero hari luzatzen zitzaion antzeko galderarik luzatu zion. Baina luzatu bazion, bere erantzun lehialena harenaren berdina izan beharko zuen: “Hementxe, egonian”. 

Gobernagarritasunaren aldetik beste ezertarako etorri denaren aztarnarik ez zaio, gaur oraindik, hartu behintzat. 

Inork honen zalantzarik bazuen, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak garbi utzi du: Madrilgo gobernuak zer neurri hartu zain egongo omen dira beraiek ere bide beretik joateko. 

Honek bi galdera egitera garamatza, ordea. 

Bat: Horretarako nahi al genuen euskaldunok autogobernua? Eskuak patrikan egoteko? 

Eta bi: Aurrekoa nahiko ez eta, Zapateroren zain jarrita, zein pauso eta bide espero daiteke ba, udazken-negu honetan, krisi ekonomikoari aurre egiteko orduan, Madrilgo Zapateroren gobernuarengandik? 

Ba du inork erantzun itxaropentsurik galdera honentzat. Aurreratzen dut: Nik, apenas.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: