Bueltan (1)

Opor giroan guztiz sartu aurretik, nire asmoak, blog honekiko, hauek ziren. 

Zarautzko mitin eta afaria ditut, aspalditxotik jada, urte politiko “berriari” heltzeko ordua iritsi denaren ikurra. Atzo ilunabar-gauez izan ziren. Horregatik nator gaur, goiztiar, bueltan blog “berritura” eta berritsukeriatara. 

Egia esan, egon naiz tentatuta, abuztuan ere, zer edo zer idazteko..

Uztaila amaitzean, nire asmoak hauek ziren, izan. 

Uztailaren 29an, Katalunyako Generalitateko Presidenteari, Jose Montillari, Madrilen entzunaz itxi asmo nuen joan den urteko ikastaro “zaharra”. Dena esateko, hari buruz zerbait idatzi eta “bloga” bere horretan uzteko asmoa nuen, arik eta abuztuaren amaieran ekiten nion berriz. 

Ez nintzen, baina, ezer idaztera iritsi, bloga aldi batetarako “itxitzat” eman aurretik. Bi arrazoi nagusi izan nituen horretarako. Lehena, Montillak, lehenengo aldiz hitz egiten bazuen ere Madrilen finantziazioaren akordia lortu ondoren, ez zuela beste munduko gauzarik esan. Eta bigarren, bietan nagusia hau: Generalitateko presidentearen gosaria izan zen goiz horretan bertan izan genuela ETAk Burgosko Guardia Zibilen kuartelaren aurka egindako atentatuaren notizia, eta, handik orduetara, Mallorca irlan ETAk berak eraildako bi poliziena. 

Beraz, idazten jarri ezkero, bietaz egin beharko nuela iruditu zitzaidan. Eta bere horretan uztea erabaki nuen. 

“Katalunyako egoera politikoaz gero ere aukerak hobeto izango dizkiat”, aitortu nion nire buruari. Eta, tamalez, ETAri buruz ere bai, nahiz eta ni neu gai honi buruz gutxi, oso gutxi, esatearen aldekoa naizen. Esan gutxi, eta egin asko, da, nire ustez, egin beharko litzatekeena. Zoritxarrez, sarriegi egiten denaren aurkakoa. 

Abuztu honetan bertan ibili den zalaparta ikusi besterik ez dago. Lotsa eta amorrua, bata bestearekin, nahastuta sentitu dut sarri.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: