Ohore eta eskarmentu

TODAS 229

                                  Uruguay eta Txile aldetik ibiltzea tokatu zait, astebete inguru, azkenaldian. Ez nituen ezagutzen aurretik, eta ez nuke esango, inolaz ere, ezagutzen ditudanik ondoren. Bisita ofizialean ibili naiz, eta horrek bere alde onak, eta bere mugak, ditu.

Bi herrialde horietako politikaz, bereziki, aurretik ez nekien hainbat gauza ikasi dut. Handik genbiltzan garaian, bestalde, Hondurasko krisia bete betean zegoen, eta horri buruz ere tokatu zait hainbat gauza berri eta interesgarri entzun eta ikastea.

Argitaratzen dudan argazki honek, baina, nahiz eta bidai horretan ateratakoa izan, ez du zer ikusirik guzti horrekin. Euskaldunok Hego Amerikarekin, oro har, eta kasu honetan Txilerekin izan dugun, eta dugun, zerikusia adieraztera dator.

Allenderen ilobia bisitatzera joan, eta harritzeraino iristen da bat han, hilerriko kale haietan, ezker eskubi euskal izen eta abizenak, barra-barra, irakurtzean

Politikaz hitz egiten edo irakurtzen jardun, eta Euskal jatorriko abizenekin topo egiten du batek sarri sarri. Nik galdetu gabe, Isabel Allendek aitortu zidanez, Allende presidentea bera ere gure jatorriarekin lotua zegoen.

Irten kalera, eta goiko argazkian bezala, euskaldunon arrastoa erakusten duen denda, jatetxe edo tabernen deiturekin topo egin dezake batek. Viña del Maren, goiz baten, handik pasioan, jaso nuen argazki honek erakusten duen bezala.

Guzti hauek nire amari komentatzen nizkiolarik, sarri entzun izan diodan hura errepikatu zidan, beste behin: “Gogoan dut, Legazpin Patricio Etxeberriak fabrikak sortu zituenean, nire aitak (hau da nire aitonak) esan zigun hura: Ez dut nire etxean Patriciori buruz inor gaizki esaka sumatu nahi. Izan ere, berak fabrika hauek sortu dituen artean, etxeko seme-alaba guztiak, zaharrena ezik, kanpora atera beharrean aurkitzen ziren. Orain, lehenengo aldiz, hemen gelditu ahal izango dute”.

Joan ziren guztien ohoretan doa gaurkoa. Joan eta bueltatzeko modurik izan ez zuten guztienen, bereziki.

Eta, baita, globalizazioa azken urteetako nobedadea dela eta antzekoak tarteka uste dugun inuzenteon eskarmentutan.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: