ZORRA, ZOR

ESS BILBOAste pare bat hara eta hona ibili ondoren –Uruguay eta Txile aldetik, besteak beste- amaitzera goazen aste honi Cristina Garmendiaren agerpenarekin ekin genion, eta RTVEren finantziazio lege berriarekin eman amaiera.

Bi gertakizun hauetaz balegoke, eta badago, zer esanik. Lehenaz arituko naiz, oraintxe bertan, gehiegi ez luzatzearren, bigarrena beste momentu batetarako utziz.

Zientzia eta Innobaziorako Ministra den Cristina Garmendiaren agerraldiak gai nagusi-ardatz bat zuen, guretzat behinik behin: Euskadiko Bilbora etorri ez baina Suediako Lundera alde egin duen Neutroien Ikerketa Zentroa.

Hor ibili da Espainiako Gobernuko Ministra, eta ez bera bakarrik, Bilbora ekarriko omen zuten Europar Ikerketa Zentroaren “berri ona” lau haizeetara, komenentzi politikoen mesedetan, hedatzen. Ez alferrik, azkenean ikusi denez.

Bi mila eta seiko Madrilgo Gobernuko Aurrekontuak apoiatzearen truke zor digute EAJko talde parlamentariari, eta Euskadiri, gisa honetako Zentro bat, Ministrari beste behin gogora ekarri behar izan nion bezala. Ekartzeko esperantzetan ibili diren bitartean, ez dute, behin ere, beren kabuz, gure apoio eta exijentzi honen berririk eman. Okerrago dena: ez digute talde parlamentarikoei, behin sikera, beren joan etorrien berririk ere eman. Egunkarietatik segi behar izan dugu. Eta bide horretatik jakin dugu, jakin ere, azkenik, Bilbora etorriko ez zenaren notizia. “Hau da zuen leialtasunaren neurria”, errepikatu nion Ministrari, orain zenbait aste Erkorekak Zapatero Presidenteari esan zion bera.

Ez dut esango portaera hau gutxiena denik. Ez da dena, ordea, ezta urrutitik ere.

Gero dago, Espainiako gobernuaren porrot politikoa. Hilabeteetan, itxura batez, hara eta hona ibili ondoren, Portugalen oniritzia besterik ez dute lortu, ez Cristinak, ez Zapaterok, “beren” proiektuaren alde. Gainontzeko guztiak, Alemania, Frantzia, Danimarka, Lituania, Noruega, Polonia, Estonia, hala nola Italia eta Suitza (Txekia eta Ingalaterra abstenituz), Suediako Lundten alde agertu dira. Eta zer eta, aurpegia behar da, porrot politiko hau aitortu ordez, “lorpen” handi gisa saltzen saiatu direla presaka eta korrika inprobisatu duten (ikusteko hau ere!) ordezkoarekin. (Zer esan, berriz, zulo beltz hauek estaltzera inor baino azkarrago plazara atera zaigun Lopezen Jaurlaritzaz? Holakoetan ikusten da, gutxitan baino argiago, zertara ekarri diguten Zpk eta Rajoyk Euskadira Lopez eta Basagoitiren gobernua: Madrilek “emango” nahiz “ukatuko” digun guztiari, otxan-otxan, amore ematera).

“Bederatzi eta bat galtzen denean futbol partidua, porrota deitu beharko zaio, horratik, erresultatu horri, ala?”, esaten nion Ministrari. “Eta, bai, izaten dira, holakoetan ere, “gogotik saiatu gara eta holakoak” esaten saiatzen direnak, baina holakoek, hasteko, apenas sinesgarritasun handirik lortzen duten, eta, gero, nolanahi, horrek porrota ez du ezkutatzen, ezta gutxiagorik ere”.

Ez gaude gu baina gai honetan “porrota eta kito” esan eta ahazteko, Cristinari, behin eta berriro, agerian jartzen saiatu nintzen bezala. Hori haina, edo gehiago, beste hau utzi izan nion garbi: “zorrak, zor, ordaintzen ez diren bitartean”. Eta EAJren talde parlamentariari –eta Euskadiri- 2006ko Aurrekontu haietatik zor zaiona zor zaio, eta ez dugu ahazteko. Horri buruz hitz egin nahi dugu, gaur bihar baino hobeto, eta pausoak eman”.

Bilbo alderako anuntziatu dituztenen aurka –azeleratzaileen osagarriak diseinatu, garatu eta fabrikatuko ditun Zentro bat, Probaketarako laborategi bat, eta softwarearen garapenerako Zentro bat- ez gaude gu. Ez gaude, gutxienez, horrela, kontra egote hutsagatik. Inprobisazioaren aurka gaude, eta leialtasunik gabe jokatzearen aurka, hori bai. Zientzialari eta ikertzaileekin benetan eta serio kontatu gabe, porrot politikoa ezkutatzearren, azken orduko asmazio eta inprobisazioaren aurka gaude. Horrek kezkatzen gaitu, et zoritxarrez horrek bereizten du, baita, gure politika egiteko era beste zenbait politikarien egiteko moduengandik (adibidez, egunero azken aldian ikusten ari garen Lopezen Eusko Jaurlaritzarengangik). Politikaren izenean, eta politikarien mesedetan, edozer gauza bide da baliagarri momentu bakoitzeko koiunturetatik nola edo hala ateratzeko balio badizu. Berdin egia ala gezurra izan. Berdin, edukizko gauzak proposatu hala azal eta itxura hutsekoak.

Ez dakit, azkenik, zer pasako den guzti honekin. Gu nondik saiatuko garen dakit: Espainiako Gobernuak 2006ko zor atzeratuak ordain ditzala. Eta ordainketa hori Euskadiren ikerketa eta garapen sendoa aurrera ateratzeko baliagarri izango den zerbaitekin izan dadila.

Ministrari esan nion: “Hortik zoazen heinean, ez izan dudarik: zurekin izango gaituzu,lankide leial, beti bezala”.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to “ZORRA, ZOR

  • barbado

    Oye Don Beloki.Mueves este post menos que Txueka a las cepas.A ver si nos cuentas algo interesante que de tanto meterte con la Garmendia se te esta poniendo cara de espalación.Pero me gusta que defiendas anto a Bilbao.Ya era hora.Se nota que eres un gipuzkoano universal.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: