NON…, HAN

erkorekaNon geunden, han gaude: hau da nire diagnostikoa, Estatuko eztabaida pasa eta segidan. Beti ere, ordea, gauza bat hartu behar da kontutan: gauzak ez aurrera ez atzera egonagatik, denborak, bere aldetik, aurrera egiten duela. Eta, ondorioz, ez aurrera ez atzera geldi omen leudekeen problemak, kontura orduko, gaiztotzen eta usteltzen joaten direla, Axularek, aspalditxo jada, irakatsi zigunez.

Datorren asteartean bozkatuko ditugu eztabaida horren ondorioz talde parlamentariek aurkeztutako ebazpenak. Pentsa daiteke, ondorioz, gaur oraindik eztabaida hori bide erdian aurkitzen dela. Bizi dugun gizarte mediatiko honetan, baina, gauzak nola direnak baino gehiago gauzak nola agertzen dituztenak (komunikabideek, jakina) du axola. Eta, noski, gaurko komunikabideen presak ez du astirik aste batetik bestera zain egoteko. Egun bat, eta kito. Horregatik, eztabaidaren bigarren egunean, asteazkenean, notizia ez zen hainbat talde mistokoek Zapaterorekin izan zuten eztabaida, gau horretan Atleticek eta Barcak jokatuko zuten futbol partidua baizik (Zer esanik ez, gaur, osteguna). Egunean egunekoa, bihar biharkoa.

Beraz, inor gutxi dago, gaur bertan, datorren astearteko ebazpenei begira. Futbol partidu horren haserako gertakizunen ondoren are gutxiago, jakina. Ebazpenak etorri, etorriko dira, eta bozkatu, bozkatuko ditugu. Eta, ondorioz, beste behin, hasieran esaten nuen hura bistaraziko da: Zapateroren egoera politiko ahularen erdian geundela eta egoera politiko beraren erdian segitzen dugula.

Abildade bat aitortu behar zaio ZPri: ezer ez, eta festa berean segitzekoa. Egia esan, esku asko du horretan PPk. Izan ere, egoera beretsuan aurkitzen da, oraintxe bertan, PP, eta, bereziki, dira bere agintariak: Zpren ahuldade honi esker, zerbait ba dira. Baina, edo ta ZP guztiz erortzen da, berez bezala, edo apenas ikusten zaien PPkoei, bultza egin hari eta beraiek agintera helarazteko ganora eta indarrik.

Hortik eraman nahi genuen guk eztabaida. Legealdi honen lehen urte iraganean gauzak nola joan direnaren analisi zorrotz bat eginaz abiatu zen Erkoreka. Hobe: nola martxan jarri ziren eta nola etorri diren geroztik, “horrela ezin da jarraitu”, esanez amaitzeko.
Ihesi atera zen Zp. Azkenaldian, behin eta berriro, sozialistek batez ere ibiltzen duten bidetik, jakina. Pasako omen zaigu oraintxe bertan gutaz, EAJaz, jabetu omen den haserrea, eta antzeko inozokeriak.

Gomendio bat, batez ere, EAJko diren irakurleentzat: asti pitin bat hartu eta irakurri dezatela (entzutea, eta zer esanik ez entzun-ikustea, hobe litzateke oraindik, eztabaida gutxitan bezalako giro sentigarrian izan zenez) Erkoreka eta Zapateroren artean, aurreko asteartean, izan zen eztabaida hura. Ezer gutxi –ezer ez- erakutsiko dio gauzak aurrerantzean nola joango diren, baina Euskadin, eta bereziki Eusko Jaurlaritzan, PSOEk eta PPk egin duten barrabaskeria zentzugabearen nondik norakoak eta zergatiak ederki argituko dizkio.

Inork dudarik bazuen: Patxi Lopezen Jaurlaritza zigor bat da, hemen Madrilen jarria, EAJarentzat eta, oro har, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta aldarrikatzen dugunontzat. Bengadizoz bezala egina.

Zapaterok, bere ahuldadea ezkutatzeko, Erkorekak argudiatutako guztiei iskin egin, eta Euskadiko egoeraz hitz egin nahi izan zuen. Eta hortik joan zen bien arteko ika-mika.

Ihesi ibiltze horrek, baina, gehienik ere aldi (motx) batetarako balioko dio Zapaterori. Oraintxe bertan, egoera ezin xelebreago bizi dugu: nondik egiten zaion tira hariari, korapilo berri bat agertzen da han. Eta ez naiz egoera ekonomikoaz bakarrik hitz egiten ari. Handiagoak edo txikiagoak, pilatzen ari dira korapiloak nonnahi. Hainbat, oraintxe bertan ari mataza guztiari begira jartze hutsak beldur ematen diola hainbati. Zapaterori, noski, baina nire uste partikularra da ezetz gutxiago PPri. Adibidez, biek elkarrekin Euskadin egin duten korapiloa, kezka-beldur hori ematen dioen horietako bat da, eta ez txikiena.

Ez da harritzekoa, horregatik, handik eta hemendik, egoera korapilatsu honen aurrean, hauteskundeak aurreratzearen “irtenbidera” jotzea hainbatek. Nire iritzi pertsonala da, hortik ez dagoela irtenbiderik. Ez benetazkorik, gutxienik. Hau da benetako esfortzu bat merezi duenik. Esfortzua benetan mereziko lukeena, bizi dugun egoera honen diagnosi sakon bat egitea litzateke.

Ihesi atera zen guzti horretatik, lehen esan dudan bezala, Zapatero aste honetako eztabaidan. Eta ez zen, ezta, bide horretatik etorri, ez serio behintzat, ez Rajoy ez PP. Horregatik diot, lehenean segitzen dugula. Hori bai, egunetik egunera gaiztoagotzen ari den, eta joango den, egoeran.

Dena esateko: ez dugu inoiz gisa horretako diagnosi bat eztabaida orokor horretan egin zitekeenarekin amets zoro-inozorik egin. Ez gaude hain joanda.

Egin behar dela, hori bai. Hobe, gaur bertan hasiko bagina, gainera, egiten, guztiok ere. Gu, tarteko, noski. Gu prest ez ezik, gogotsu gaude egiteko.

Mezu hori ere jaso zezakeen Zapatero Erkorengandik, nahi izan balu. Berdin tribunatik zein albotik sarri bidaltzen dugun mezua da hau. Zapaterori naiz nornahiri

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: