Negar egingo luke…

Lagun batek ohartarazi nau. Eta ohartarazi nahi nuke, nik ere, beste norbait.

Entzuna dut, ez dakit zenbaterainoko pulamenturekin esana, sozialistei GORA ETA GORA Euskal Himnoa baino askoz gehiago gustatzen zaiela, eta egokiago iduritzen zaiela gaurko Euskal Herri moderno eta aurrerakoirako, Jose Mari Iparragirreren GERNIKAKO ARBOLA.

Bego.

Patxi Lopez Lehendakari berriari, bere aldetik, ez zaio gustatu, dirudienez, orain arteko Lehendakariek Gernikako Arbolaren aurrean, zin egiteko, erabili duten textua eta aldatu egin du. Irratiz entzun diodanez, nola zezakeen bera den laikoak “Jainkoaren aurrean apalik” ez zin eta ez promes egin, eta aldatzea erabaki du.

Bego hau ere.

Norbaitek esplika dezaidala, baina, ondoren txertatuko ditudan textu biak irakurri ondoren, nola ezkontzen diren bi jarrera hauek.

Hara zer dioen zin egiteko erabili izan den formulak:

Jaungoikuaren aurrean apalik,
euzko-lur ganian zutunik,
asabearen gomutaz
Gernika’ko zuaizpian
nere aginduba ondo betetzia
zin dagit

Hara zer dioen, bestaldetik, Iparragirreren GERNIKAKO ARBOLAren letrak. (Dena irakurri nahi ez duenari, laugarren estrofari, gutxienez, begirada bat bota dezaiola, gomendatzen diot)
1. Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua
2. Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoan jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera
foto_361345_cas23. Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.
4. Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.
5. Arbola botatzia
dutena pentsatu
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.
iparragirre16. Beti egongo zera
uda berrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.
7. Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.
8. Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Baita indarra ere
zerorren lurrari
Euskal Herriari

Bukatzeko: Nire lagun berak esaten zidan bezala: Eta “Agur Jaunak”? “Denok Jainkoak iñak gire”, etabar.?

Dena aldatuko ote digu, ba, gure Gobernu berriak? Eta zein lojikarekin?
“Negar egingo luke nere amak baleki” (Iparragirrerena, hau ere, oker ez banago).

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: