“HASERRE OMEN ZAUDE…”

blog-0821Hala esaten digute, sozialista jendeak batez ere, azkenaldian, Madrilen: “Haserre omen zaude…”, eta errukiz bezala begiratzen gaituzte. Errukiz, eta, bide batez, lehen bait lehen haserrealdi hori atzean utzi, eta, ohizko jende “zentzuduna” bihur gaitezenaren erreguz.

Mila aldiz eman izan diet erantzun berbera: Gu ez gaude haserre. Gu gaude irmo, oposizioan hori bai, horrako bidea erakutsi diguzuenez.

Joandako asteazkenean bizi izan genuen, azkeneko aldiz gaur artean, situazio hau berau Parlamentuan. Zapatero presidentea bere gobernu aldaketaren berri ematera etorri zitzaigun. Beno, berri baino gehiago, esplikazioak. Hutsak bezain ulertezinak, guztiz, oposizio guztiak, aho batez, esan zion bezala..

Iosu Erkorekak, besteak beste, bere esplikazioak eta ahuntzaren gau erdiko eztula antzekoak zirela esan zionean, arrazoituz une oro, Zapaterok jarrera errukitsu bezain petrala agertu zuen gure bozeramailearekiko. “Zu ez zinan, baina, halakoa. Nik estimu handitan izan zaitut beti eta, orain, Euskadiko gora beherak medio, galduta ikusten zaitut, itsu eta noraezean bezala, pulamentu gutxiko esplikazioak ematen…”, esan zion.

Epelak entzun zituen bueltan, gure bozeramaile bermeotarra ez dela nornahi eta nolanahi tratatzeko pertsona garbi geratuz.

Momentu parlamentario bizi eta gordina bizi izan genuen, gutxitan bezalakoa.

Bati baino gehiagori esplikatu behar izan diogu ondoren, beste behin, hau guztia ez zaiola zor, inondik ere, ez dakit nolako haserreari, oposizioa egiteko orduan, agintean egoteko garaian bezala, lana serio eta irmo egiteko dugun gure izateko moduari baizik.

Ari dira ikasten, Zapatero barne. Eta saiatuko gara, ondorengo egunetan ere, lezio bera irakasten. Ikasiko dute azkenerako.

Denen mesederako izango da. Oraintxe bertan, Madril alde honetan zerbaiten premia badago, seriotasunarena da, izan ere. Batez ere, Zapateroren gobernuaren partetik.

Gipuzkoako ganbarak, urtero bezain eder eta interesgarri, gaur ostiralez, eratu duen Industri eta Zerbitzu Enpresei Emandako Sariak ospakizunean, batek baino gehiengo zera galdetu dit: “Serio jarriz (batek esan didan bezala), zein da baina Zapaterok egin berri duen gobernu aldaketaren izateko arrazoi eta esplikazioa?” “Ez dago ezkutuko esplikazio lasaigarririk, erantzun diet. Ez ibili ez dakit zeren bila. Are gutxiago Zapatero berak eman nahi izan duen esplikazioaren bidetik: “krisialdi ekonomikoari bizi bizi eta trebeziaz aurre egiteko egin dituela aldaketak eta ez dakit zer…”

Egunetik egunera etsiago ikusten dut jendea Zapaterorekin, auzoan eta etxean (berean, esan nahi dut). Deus ulertu ezin duela dabil borondate oneko hainbat jende. Eta zoritxarrez, hala da: ez dago nondik ulerturik zertan ari den. Han Madrilen, eta hemen, Euskadin (zentzuzko esplikaziorik, esan nahi dut).

Egoera hau inoiz ez da ona, ez atsegina. Bizi dugun krisialdi ekonomikoaren erdi-erdian (lau miloe langabetuen langa gainditu dela jakin dugu gaur bertan), zer esanik ez.

Haserre ez baino, gu, Madrilgo EAJko parlamentariok, urduri eta kezkatuak gaude. Ez gure egoera partikularrarekin, hori denez gutxiena oraintxe bertan, eta oposizioko lanari ere gustua hartu diogunez. Preokupatzeko motiboak ekonomian eta gizartean daude, eta ez gutxi. Eta ez dira gutxituko gainera berehalako batetan.

Hori guztia nahiko ez eta, zer premi genuen politikak ere bere aldeko preokupaziok ugal eta erantsi zekizkion egoera honi, Zapatero egiten ari den bezala?

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to ““HASERRE OMEN ZAUDE…”

  • Daniel Vargas Lallament

    Hola, José Ramón. Te felicito por tu labor, sobre todo en el ámbito de lo social. Se ha aprobado crear una subcomisión para estudiar la aplicación de la Renta Básica, algo que en Euskadi habéis comenzado dando los primeros pasos. Pienso que se deberá de estudiar a fondo el tema y ampliar su concepto, así como su aplicación a Europa. te recomiendo que leas el libro de Ramiro Pinto “Los fundamentos de la Renta Básica y la perestroika del capitalismo”, donde además dedica un capítulo desde su militancia en Lokarri, al tema del conflicto vasco. Ya que analiza la realción de la economía con los modelos territoriales. Saludos de Dany.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: