PSOE ETA EUSKAL ABERTZALETASUNA

azurmendi-0052Euskadin, Martxoaren 1eko hauteskundeen ondoren, politikaren alorrean, ikusten ari garen hainbat gertakizunek zer penstatu (eta kezkatu) ugari ematen dute. Bereziki, PSE(PSOE)ren jarrerak.

Hori dela eta, besteak beste, gorabehera guzti hauek bueltaka nituelarik buruan, Joxe Azurmendik, orain zenbait urte idatzitako liburu bat etorri zait oroimenera: PSOE eta Euskal abertzaletasuna (1894 – 1934).

Ba dira urteak Joxe Azurmendik 153 orrialdeko liburu hau argitaratu zuela HORDAGON. Eta zer esanik ez Euskal idazleak ikertzen duen garaitik hona. Majina bat gauza gertatu da ordutik hona gure artean. Gauzak, PSOE barruan, zenbat aldatu diren, hori bakoitzak juzga deza. Ba da esaldi bat gure artean, nola ere, zera esaten duena: Atzeak erakusten du aurreak nola dantza. Eta, guzti hori kontutan harturik, agian, ba du irakurlearentzat interesik, liburu osoa ez bada ere, bere hitzaurrea irakurtzeak. Hona zer dion bertan Joxe Azurmendik.

“Sozialista nola izan zintezke?”, esaten digu zaharrak: sozialistak euskaldunon etsai dira”. Horrelaxe: ez abertzaleon etsai, katolikuon etsai, baina euskaldunon etsai. Eta: sozialistak; ez sozialista horiek edo haiek, baina sozialistak, denak.

“Zaharrak ez du asko estudiatu liburuetan. Ikasi, ordea, nahiko egin du, bizitza den liburuan. Zaharrak ikasi duena, da, sozialistak, edo hobeto, PSOE-sozialistak, azkenean ez direla PNV-ren, edo Estatutu proiektoen etsaiak, euskaldunon eta Euskal Herriaren etsaiak baizik. Eta zaharrak asko daki, asko ikusi du.

“Arana Goirik hasi eta Jose Antonio Agirrek buka, denok horixe agertzen dute: sozialismo espainolaren inkonprensioa, ezin ikusia euskal arazoarentzat. “El movimiento obrero es extraño al nacimiento del nacionalismo vasco”, esaten du Beltzak. Gehiago esan beharko litzatekeela, ematen du. Sozialisten intenso sentimiento antinacionalista aipatu du Fusik. Haien imperialismo cultural-a Solozabalek eta postura antivasquista del socialismo bilbaino. Aspaldi da Orueta liberalak PSOE-ri anti-euskaldun zeritzala: anti-euskaldun eta beste ezer ez; ez bakarrik anti-PNV. “Aquí el socialismo es puramente antivascongado”, idazten zuen halaber Doktor Areilzak, Alderdi guziek apuiatzen zuten mugimendu foralista boikotatzen bakarrak berak izan zirenean. Eta holako beste mila lekukotasun. Azaña nola Prietoren “violento rencor anticatalanista-z mintzo ohi zen, gogoratzen gara.

““La incomprensión que históricamente ha aquejado al PSOE ante las nacionalidades, particularmente las nacionalidades oprimidas por el Estado español”, salatu du Pelai Pagès katalanak; eta, areago, “la ceguera del socialismo español ante el hecho nacional”. Askoz lehenago, Andreu Nin beste katalanak PSOE-ren “espíritu chovinista, absorbente, asimilista, que no tiene nada que envidiar al del poder central monárquico desaparecido”, salatzen zuen.

“Kexa bera katalanek zein euskaldunek, aspal-aspalditik eta gaur arte.

“Dagoeneko salapenok oso jeneral bihurtu dira, Ez dira, inola ere, abertzale radikal itsuren batzuen gehiegikeriak. “Gudatea baino lehen –irakurtzen diogu Karlos Santamariari- Alderdi abertzale bat edo bi bakarrik ziren, besteak euskal nazionalitatearen etsai amorratuak bait ziren, orduko guziok gehiegi dakigunez”. Euskal nazionalitatearen etsai amorratuak, irakurtzen dugu berriz ere: ez, Alberdi abertzaleen etsaiak.

“Ez da dudarik: PSOE-k, bere historia luzearekin Euskal Herrian, euskaldun asko eta askori utzi dioen inpresioa horixe da; batez ere Euskal nazioaz, Euskal kulturaz, Euskal nortasunaz pittin bat arduratu izan direnei, abertzale itxura puxka bat hartzen diegun gehien-gehienei, eskuinezko nahiz ezkerrekoei, utzi dien inpresioa, hori da.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s