IKASIAK

“Azkar ikasi duzue, arraioa, oposizioa egiten”, esaten zidan, joandaneko ostegunez, PPko diputatu batek, Osoko Bilkura amaitu ondoren. “Ikasiak geunden, aurretik ere”, erantzun nion.

Joan den astean diputatu eta komunikabide zenbaitek aurkikuntza hori egin bide du. Gu jakinak geunden, lehendik ere, oposiziora bidaltzen bagaituzte, ez garela galduko. Ez genuen dudarik bai Erkorekak, bai gutako beste edonork ere gure onenak ematen jakingo genuela lan “berritan”. Hala izan da.

Mila aldiz esana genion, ezker eskuin, aurretik ere, entzun nahi izan digun orori. Oposizioarako bidea hartu arazten badigute, ez gara galduko. Lankide finak ginela esaten zuten horiek berak ikusiko dute finak izaten segitzen dugula, baina, hori bai, kontrako lanetan orain. Eta hor konpon bakoitza egiten duenarekin.

Ez dut nire Madrilgo bueltan (jadanik bi eginak ditut Martxoaren lehenengo igandetik hona), PSE(PSOE)ren ondorengo lau urtetarako Euskadirako gobernu plana zein den esplikatzeko gauza izan den inor aurkitu. Egitera doazen gobernua egiteko nik ukatzen ez diedan eskubidea eta legitimitatea argudiatzen didate, behin eta berriro. “Hortik aurrera, zer?, da baina hiritarrok ezagutu nahi eta inondik ezagutzen ez duguna”, erantzuten diet nik. “Ez kanpaina garaian ez ondorengo egunotan eman diguzue horren esplikazio minimorik ere, orain artean gutxienez”, eransten dietenean, isildu egiten dira.

Madrilen, nola nahi, bost axola die guri, euskaldunoi, esplikaziorik ematen diguten ala ez. Horrek ez die ardura.

Ez dabiltza, halere, ardura eta kezkarik gabe. PSOEkoak, batez ere. Kezkatuta dabiltza. PPkoen kasua besterik da. Hauek, oraintxe bertan, dibertituak ikusten ditut, amets gozotan sartuak.

“Erori librean ikusten dut Zapateroren gobernua, korapilatua guztiz, eta paperezko ez dakit kartzela edo gaztelu batetan sartua” Erantzun hau eman nion TVEko “Parlamento” Saioko zuzendariari, larunbat honetan eman duten eztabaidari ekinaz egin zigun lehen galderan. Eta halaxe ikusten dut. Hortik dator PPren gozamena.

Ikustekoak ziren, aurreko astean, PSOEko diputatuen joan etorriak, komisioz komisio, eta Bilkura nagusian gora eta behera, bozketak ez galtzeko egin ahaletan. Guk nahi haina ez zuten galdu, baina bai beraiek nahi baino askoz gehiago. Eta horrela joango dira gauzak aurreratzean ere, arik eta Zapaterok, eta PSOEk, arre edo so egin eta erabakitzen duen, noren laguntza nahi duen Espainia gobernatzeko orduan, ondorengo ilabete-urteetan. “Geometria aldakorrez”, gobernatu nahi duela edo entzun dugu azkenaldian. Broma balitz, hutsa. Horixe bakarrik falta zitzaigun. Krisi ekonomikoaren egunetik egunerako zama astun eta jasan ezinagori, kolokazko politikaren oinak jarri. Nor harritu Gorteetako pasilloetan aurkitzen ez bada inor, ezta sozialisten artean ere, jokaera honen nondik norakoa ulertzen duenik?

Bere eta beren erantzukizuna da. Idatzi dut aurretik ere: Galiziako erresultatu txarrak ezkutatzeko egin zuten, Martxoaren 1eko gauean, besteak beste, euskal sozialistak, Moncloarekin hitz egin eta gero, telebisten aurrean, egin zuten festa (“Ari, ari, ari,… Patxi Lehendakari”, delakoa). Dena ez zedila izan gau horretan sozialistentzat, eta Zapaterorentzat, galera, eta ez nolanahikoa. Eta hortik beren festa giro artifiziala.

“Euskadik, motel, edozertarako eta denerako ematen dik”, esaten nion, gauza guzti hauek komentatuz, lagun bati. “Gobernuak botatzeko ere bai, behin baino gehiagotan”, erantzun zidan berak.

Ikusiko dugu zertan gelditzen diren Madrilen bizi ditugun oraingo gorabehera hauek. Nik dakidana, garbi, hau da: Jarri daitezela urduri besteak. Gu, lasai. Jakinik, hori bai, guk gureak egin beharko ditugula, eta ez direla denak errazak izango. Ikasiak gaude, ordea, horretan ere.
paris

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to “IKASIAK

  • pablo

    eskerrik asko gauza guzti hauek publikoki komentatzeagatik.oso esanguratsuak dira.jeltzaleen lana madrilen bikaina dela iruditzen zait. segi horrela!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: