SANTA AGEDA BEZPERA

santa-ageda-0182

Santa Ageda bezperako ohitura da aitzaki, gure kasuan. Urtean behin, EAJeko Donostia inguruko koadrila bat, zahar-etxez zahar-etxe ibili ohi gara Santa Ageda bezperako kanta eta koplak, ahal eta txukunen, kantatuz.

Ez dakit nork ekingo zion ohiturari. Urteak dira jadanik ni neu ohitura horretara bidu nintzala. Eta ez naiz damu.

Dozena erdi bat zahar-etxe korritzen dugu, bat gehiago bat gutxiago. Gehienetan, azkenaldian behintzat, soinujole, koplari eta guzti. Izango da, seguru, kantari, koplari etabar hoberik hortik zehar, Santa Ageda bezperan, ohitura aski hedatua denez Euskal Herrian, han eta hemen. Ez daukat, nolanahi, gutxiesteko geurea.

Etxera bueltan, beti hau esan ohi diot, entzun nahi izan didanari: denok egin beharko genuke hala moduzko ibilaldiren bat gure zaharrak (hitz propioa hori da, argien adieraziz, ibilaldi horretan aurkitzen duguna) ikusi eta bisitatzeko.

Ez dakit zer ematen diegun guk beraiei. Ikusi izan dut, aurten ere bai, aitona hau edo amona hura, malkoa begietan bat, aurpegia ilusio puntta batez argituta hura, kantatzeko ahaleginetan hirugarrena, dantzarako edo kalejirarako prest laugarren bat… Zenbaitek lehengo bere herriko kopla zaharrak ere kantatu nahi izaten ditu, eta saiatzen gara gu koruarena egiten.

Azken finean, beti pentsatu izan dut horrelako bisitaldi batek, bisita hartzen duenari baino gehiago (edo paretsu) bisitan joaten denari berari egiten diola mesederik handiena. Zer ikasia ematen du, ugari eman ere.

Zer ez daukagu, guztiok eduki ere, ikasteko zahartzaroaz eta gure zaharrekiko izan behar genukeen begiramen eta tratuaz? Ez naiz bakarrik ari norbanakoaz. Hori norberaren (eta ingurukoen) gorabehera da. Denok, gizartekide guztiok, eta guztiok ordezkatzen gaituen administrazioaz ikasten joan beharko lukeenaz ari naiz, baita.

Seguruenik, alboetara begiratu eta arro egiteko adina motibo bagenezake gure gizarte honetan –adibidez Gipuzkoan, eta, oro har, Euskadin- hirugarren eta laugarren adineko gizon eta emakumeekiko dugun antolakuntzaz.

Izan ere, zer nahi duzu? Satisfetxo ez beste guztia ateratzen naiz, ni neu, urtea joan eta urtea etorri, ikusten dudanarekin. Zer egin handia dugula alor horretan, oraindik ere, pentsatzen dut. Nola etorkizunean egin behar ditugun gure egin beharrak ere zer pentsatua hobeto ematen du.

Horregatik diot: urtean behin, gutxienez, denok egin beharko genukeela, Santa Ageda edo dena delakoa aitzakiatzat hartuz, antzeko bisita.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

One response to “SANTA AGEDA BEZPERA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: