Urte honen haserako egunetan, Madrilgo aireportuan, gertatu ziren iskanbilek (nolabait deitzearren) milaka eta mila bidaiari, hasteko, eta bestelako hiritar asko eta asko ondoren, asaldatu zuten. Gogoan ditut, gaur oraindik, egun haietan telebistak eta komunikabideek plazaratu zituzten haserrezko irudi eta hitzak. Izan ere, milaka asko izan ziren (50.000 gora) zuzen erasoak. Zeharka, nor ez?
AENA presidenta anderea lehenik, eta Magdalena Alvarez ministra anderea, bigarren azalpenak ematen izan ditugu Kongresuan. Atzo (urtarrilak 26a.), azkena.
“Kontakizuna ongi dago, hainbat eta zehatzagoa hobe gainera. Kontakizunaren balorazioa, hobeto oraindik. Ondorioak atera ( “damu naiz” edo antzeko zerbait esatea, adibidez) eta neurriak hartzea, are hobekiago. Noizko, baina, gobernu honen erantzukizun politikoak bere bizkar hartzea?”, esan nion Ministra andereari nire txandan.
Euskal sozialisten (PPren, eta beste batzuenen artean, ez daukat ahazteko) azkenaldiko jarrera nuen buruan hau esaterakoan (Irun, Guggenheim, Balentziaga museoa. Euskadin, garden eta arduradun. Eta Espainian? Hor “biba la birgen” (Sozialisten euskararekiko zaletasun berriaren ordainetan idazten dut honela)?
(PPren “ardentasunaren”frogak, berriz, egunero ari gara jasotzen hemen Madrilen, espioi kontuak hainbat ugaldu diren honetan)
Euskadin aplikatu duten zorroztasun (hobe, zorrozkeriaren, hala, agian, zurikeria hutsaren ) laurdenaren laurdena aplikatu izan balute hemen Madrilen sozialistek, bazterrak ederki harrotuak behar zuten jadanik. Magdalena Alvarezen barrutikoak ala beste nonbaitekoa, hori besterik da. Baina nonbaitekoak, hori seguru baietz. Eta ikusi du horrelakorik inork? Nik, ez.
Ez nago guztiz hetsita nolanahi, gaur oraindik,bide horretatik zerbait egin ez ote daitekeen.
Utzi erantzun bat