Uraren gainean

Ezin banituen burutik kendu, lehendik ere, are gutxiago orain, Arnaldo Otegiren Kursaaleko azken deklarazioak irakurri ditudanean.

Burutik kendu ezin nituenak, Otegik berak, orain zenbait egun, BERRIAKi egindako hainbat deklarazio ziren. Hau da, batez ere, gogoan dudana, gaur oraindik, elkarrizketa hartatik. Lehen galdera, egun gutxi aurretik, ETAk EITBren Bilboko egoitzan egindako sarraskiaz zen. “Jauzi bat bezala hartu behar al da ekintza hori?” zen, gutxi gehiago, galdera. Eta Otegiren erantzuna, gutxi gehiago, hau: “Ez dakit, hori egin duenari galdetu”.

Gero, luze, “huntaz eta hartaz” galdetu eta hitz egin ondoren, eta, elkarrizketaren amaieran, kazetariak Azpeitiko Udalean joandako larunbatean gertatzear zihoanaz galde egiten zion. Otegiren erantzuna, gutxi gehiago, hemendik zihoan: Azpeitiko herriak garbi utzi zuen bere egunean, EAJa alkatetzatik kendu eta aldaketa nahi zuela.

Hau duk argitasuna!, pentsatu nuen orduan, eta pentsatzen segitzen dut. Jakin nahi ez duena ez dakien eta jakin behar ez lukeena dakien horietako mutila atera zaiguk hau ere. Jakin nahi ez denari iskin egitea baino ezjakintasun handiagorik ez da posible, ordea. Ezta politikan ere, nahiz eta horrek politikan ezjakinaren titulua ez ezik benetako erantzukizunik nahi ez duenaren, eta beraz politikarako ahalmenak airean jartzen dituenaren titulua ere aitortzen dioen bati..

Hau guztia, esan bezala, buruan bueltaka ibili dut egunetan, dezepzio, etsipen eta guzti.

Eta zer falta, eta hara non, GARAn oraingoan, beste analisi” hau ikusten dudan OTEGI beraren ahotan, elkarrizketaren hasieran bertan:

“El diseño de la transición es un diseño fallido, sobre todo porque no correspondió a los intereses populares de este país. Eta kasikan jarraian, Otegik berak: “Yo no me atrevería a decir que los procesos de negociación han sido fallidos, porque en todos hemos avanzado”.

Bistan da “hutsegiteen neurgailua” estropeatuta duela Otegik, bere mesedetan hori bai. Eta zein neurgailu ez?, hasia naiz galdetzen. BERRIAK egunkaritik gogoratzen dudanak, hauteskundeetako erresultatuen analisirako ere berdin duela adierazten du. Eta, noski, ETAren ekintza “neurtzerakoan” neurgailurik gabe jarraitzen duela. Beti, hori bai, bere komenientzietara

Azkenean, problema ederki diagnostikatzen zuen Egibarek, Zumaian berriki izan genuen mitinean. “Kontuak kontu, esaten zuen buruz gogoratzen dudanez oraingoan ere, galdetu eta Otegik erantzun beharrekoa hau da: zein balioen gainean eraiki nahi du, eraiki nahi ere, Otegik bere alternatiba abertzalea”. Beste era batetara adieraziaz: Zertarako balio dute analisiek eta proiektuek funtsezko oinarririk jartzen ez bada? Zertarako palazio ederrek, uraren gainean, haitzaren gainean izan ordez?

Alferrik egingo du, hitzak hitz, dotoreziak dotorezi, eta fantasiakeriak fantasiakeria, bere analisia eta proposapenak gisa horretako oinarri hutsal haina ahuletan eraiki nahi baditu. Benetan hutsal eta ahulak dira, izan ere, ETAren sarraski eta erailketak direla eta hor konpon, niri ez galdetu, esaten dituenarenak, eta, aldiz, beste guztien ekintza eta jardunak hutsegite ez denean zer eta herriaren borondatearen kontrakotzat jotzen dituenak. Horrela, plis plas.

Bejondaiola! Hori duk azkarkeria!.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: