Arre ala so

Zer pasatuko da Euskadin hurrengo hauteskundeetan, eta, batez ere, ondoren?, da urte bukaera honetan, egunetik egunera sarriago, Madrilen ere baita, entzun behar izaten dugun galdera.

Nik neuk, dena den, Madrilen beste galdera hau luzatu ohi diot zenbaiti sarriago: Zer gertatuko da, horren aurretik, Kataluniako Autonomi Estatutu berriarekin eta bereziki “bere” finantza sistemarekin?

Eta, BNGko adiskideekin hitz egiten jarritakoan (eta ez beraiekin bakarrik) ba dut beste galdera bat ere, interesatzen nauena bortizki: Eta zer gertatuko da Martxoaren 1enerako deituak izan diren Galiziako Autonomi hauteskundeetan?

Krisi ekonomikoaren kezkak jaten ditu, jakina denez, 2008 urtearen bukaerako eta 2009 urtearen hasierako ardurak. Inoiz ahaztu behar ez genukeen zerbait da hau. Egin behar duguna egiteko, edozein esparrutan delarik ere. Eta guk, bereziki, alderdikideok politikarenean. Hauteskunde usaia bazterrik bazter aspalditik gure artean zabaldu nahian dabiltzan horiei, arrazoi guztiz, erantzun ohi die Ibarretxe Lehendakariak: lanerako, eta lan gogorrerako, orduak dira hauek, krisia halako gogor etorria denez eta gogorrago oraindik datorrenez.

Jadanik gainean dugun 2009. urteari begira jarrita, ordea, ezin ahaztukoak dira, oraintxe bertan, goian aipatzen nituen kezka horiek ere. Horiek, baita, gogotik markatuko dute jaiotzear dagoen urtea. Eta zera esango nuke nik neuk: ez da kasualitatea, azken urteetan bizi izan ditugunak bizi ondoren, Katalunia, Galizia eta Euskadi izatea kezka horien iturburu.

Madril aldean amets egiten jarraitzen du batek baino gehiagok azkenaldian. Batez ere PSOEren inguruko zenbaitek. Gutxi gehiago beren ametsak hemendik doaz: Katalunian CiU bota eta jarri ginen agintzen; Galizian, BNG lagun –hala nola ERC Katalunian- jarriak gaude, baita, agintzen. Orain Euskadiren txanda da: bota EAJ eta jarri gaitezen, bertako ezker haizea lagun, agintean. Eta hori eginik, kito: bukatu da –bukatzen hasia da- nazionalismo menderaezin horien problema.

Eta 2009ak, zer ekarriko eta, kontrako gertakizunak balekartza?

Bistan da hiru hogei eta hamarkadako trantsizioak ezarritako orekak galdu direla, hortik zehar. Eta ez direla bueltatuko. Azken urteek –“Ibarretxe Lehendakariaren Plana” deitu den horri esker, beste ezeren aurretik, esango nuke nik neuk- hori erakutsi digute. Zenbaitek besterik nahi eta uste izan arren, konpondu gabeko problemek beren burua agertzen dute, behin eta berriro. Euskadiren kasua horietako bat da. Katalunia, bestea. Eta Galizia, lehentxeago edo geroxeago. hirugarrena. Hau da, trantsizio haren hasieran konpontzekoak ziren problemak –hiru horienak izan bai ziren- konpontzeko segitzen dute, neurri handi batetan.

Aznar, bere bigarren legealdian, gogotik –eta gogorretik- saiatu zen “konpontzen”, Zapatero lagun, gogoan dugunez. Zapatero, ondoren, helmuga berera eramaten duen “beste” bide bat ari da urratzen (PPk lagundu nahi liokeela dio, egun bat eta beste).

2009. urtearen garrantzia, besteak beste, hortik dator. Zapateroren astoari arre edo so egiteko ordua etorri zaio bide horretan. Eta ikuskizun dago zer egiten duen: Galizian; oraindik gehiago Katalunian, eta, zer esanik ez, hemen Euskadin. Ez dator makala, ez horixe, Urte Berria.

Onena opa dizuet.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: