A ze kuxidadea, bestela

Aste honetan, ez ustekorik ezean, onartuko ditugu, Madrilgo Parlamentuan, Gobernu Zentralaren 2009ko Aurrekontuak.

Ez ustekorik ezean, diot, eta ez diot esate hutsagatik. Beti bezala, nahiz eta akordioa, txuri beltzean, bere egunean, sinatu, zailtasunik ez da falta, gaur oraindik. Antzeko zerbait esaten zidan, orain hiru-lau egun, BNGko lagunak. “Hor dabiltza, emandako hitza betetzeko orduan, orain oztopo hau eta ondoren beste hura jartzen.

Gure kasuan ere, berdin. Horregatik, gezurra badirudi ere, oraindik ere gure “ezezkoa” ez dago guztiz baztertua. Eta, ondorioz, ezezko horrek ekarriko luken guztia. Ez ginateke, nolanahi, gu egoera desgraziatsu horren erantzule. Eta, bakoitzari berea, guk gureari eusteko ere ez dugu zalantza handirik izan ohi. Ikusiko dugu, ondorengo ordu eta egunetan.

Aurreko astean, nolanahi, gure akordioaren puntuetako bat bete da. “Ez bazenute idatzi duzuen xehetasunez idatzi, ez zen Ikerketa+Garapen+Berrikuntzaren konpetentzia, ezta oraingoan ere, Euskadira etorriko”, esaten zidan negoziaketa horietan parte hartu duen batek.

Oraingo honetan, zorionez, gauzak, puntu honetan, atera dira. Guretzat, euskaldunontzat. Ikustekoa izango da ondorengo hilabete-urteetan konpetentzi hau dela eta zer gertatzen den beste Autonomietan. Madril aldean ez dute dudarik, beraiek esatera: ezta pentsatu ere, ez die transferituko. Orain diote, Gernikako Autonomi Estatutuak hala dioelako dela hori. Hori bera izan da, urtea joan urtea etorri, gu esaten etorri garena, eta orduan guztiz kontrakoa zioten.

Gernikako Autonomi Estatutuaren garapena zer izango zen azken hogei eta hamar urtetan EAJrik egon izan ez balitz pentsatzen jartzeak berak hotzikara ematen du. Eta norbaitek uste badu hau aldatzera doala ez dakit nork (Lopezek adibidez) besterik dioelako, bejondaiola horri. Hori da “sanidadea”.

Beste adibide apalago bat, gauza berarena.

Denborak dira, baita, EAJtik Eibar aldeko eskopeta-industriari kanpora saltzeko jarri zaizkion zailtasunak, kendu guztiz ez bada ere, arindu nahirik gabiltzala. Orain bizpahiru aste neronek aurkeztu nion, gai honen inguruan, interpelazio bat Industria Ministroari. Eta aurreko astean, interpelazio haren jarraian datorren mozioa aurkeztu nuen.

Ez dugu dena lortu, baina bai aurrera pausu bat ematea. Enpresa mota horiek lasaituxeagoak daude, oraintxe bertan, lortu dugunari esker, beraiek esatera. Alderdi Sozialista, Alderdi Popularra, CiU eta Talde Mistoko botoak bildu genituen, horretarako, aldez aurretik, sozialistek aurkeztu ziguten emendakina onartuz.

Egia esan, ez dakit puntu honetan bidearen amaierara iritsi garen. Agian, ez. Sei hilabete igaro ondoren, adostu ditugun neurrien balioa neurtuko dugu, mozio onartuak hala dionez. Eta balekoa balitz, bere horretan utziko. Zailtasunak jarraitzen badute (eta hori jakiteko beste behin enpresei galdetuko diegu guk) berriro ere hor izango gara iniziatiba berri bat bultzatuz. Daudela seguru.

Hori da EAJkoon lana. Gauza handi eta txikitan. Autonomiaren garapenean, eta beste mila auzietan. A zer kuxidadea legokeen herri honetan beste zenbaiten zain egon bagina!

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: