Monthly Archives: abendua 2008

Arre ala so

Zer pasatuko da Euskadin hurrengo hauteskundeetan, eta, batez ere, ondoren?, da urte bukaera honetan, egunetik egunera sarriago, Madrilen ere baita, entzun behar izaten dugun galdera.

Nik neuk, dena den, Madrilen beste galdera hau luzatu ohi diot zenbaiti sarriago: Zer gertatuko da, horren aurretik, Kataluniako Autonomi Estatutu berriarekin eta bereziki “bere” finantza sistemarekin?

Eta, BNGko adiskideekin hitz egiten jarritakoan (eta ez beraiekin bakarrik) ba dut beste galdera bat ere, interesatzen nauena bortizki: Eta zer gertatuko da Martxoaren 1enerako deituak izan diren Galiziako Autonomi hauteskundeetan?
Irakurtzen jarraitu


Ongi izan!!

Eguberrietara ekarri gaituen asteak izan ditu bereak, Madrilgo buelta honetan. Honatx, idatzi hala, burura datorkidan zenbait gai.

Madrilgo Gobernuaren 2009ko Aurrekontuak onartu ditugu behin betiko. Onartu bezperan, gure artean kontrako muturretik entzutera ohituak gauden espresio bat erabiliz, zera esaten zion Rajoyk ozenki Zapaterori: “prakak beheraino jaitsi dituzu EAJren aurrean”. Gehitxo ez?. Nahiz eta, egia esan, gure merituak, eta zenbaiten aldez aurretikako hanka sartzeak ahazteko ez gauden. Meritu horiei esker, ez dezagun ahaztu, Ikerkuntza + Garapen +Berrikuntzako eskumenaren transferentzia eskuratzera goaz; ertzainen erretiro baldintzak polizi nazionalarekin berdinduko ditugu; eta egun hauetantxe ikusten ari garenez, Eusko Jaurlaritza eta Aldundietako Aurrekontuak onartzen ari dira, PSEkoen boto edo, gutxienez, abstentzioarekin; etabar. Zerbait da!
Irakurtzen jarraitu


A ze kuxidadea, bestela

Aste honetan, ez ustekorik ezean, onartuko ditugu, Madrilgo Parlamentuan, Gobernu Zentralaren 2009ko Aurrekontuak.

Ez ustekorik ezean, diot, eta ez diot esate hutsagatik. Beti bezala, nahiz eta akordioa, txuri beltzean, bere egunean, sinatu, zailtasunik ez da falta, gaur oraindik. Antzeko zerbait esaten zidan, orain hiru-lau egun, BNGko lagunak. “Hor dabiltza, emandako hitza betetzeko orduan, orain oztopo hau eta ondoren beste hura jartzen.
Irakurtzen jarraitu


Krisia eta Politika

Igandean, goizean goiz, bidaian atera behar eta, ohizko kronika bidali gabe utzi nuen. Ez zer esanik ez nuelako. Aste horretan, besteak beste, Katalunyako politikaz zertxobait gehiago jabetzen joateko aparteko aukera izan nuen. Astearte goizean, ERCko Joan Puigcercosi eta hurrengo egunez, asteazkenez, Jordi Puyol berari entzun ahal izan nizkien beren burutazioak. Zer pentsatua (eta, beraz, zer idatzia) atera nuen bien solasaldietatik. Hori nahikoa ez eta, PSCko Andere Diputatu bati kasu eginaz, MIL DIES AMB PM (PASQUAL MARAGALL) erosi eta irakurtzen jarri nintzen.

Nire idatziei jarrai dionak ba daki nolaz, behin eta berriro esaten natorren Katalunyako polítika gertutik segi behar dugula guk ere. Ez guk haien atzetik joan behar dugulako. Non eskarmentatua eta, ondorioz, nondik kontuk aterea ugari dugulako baizik bertan.
Honi buruz, ordea, idatzia duk lehendik eta idatziko duk geroago ere. Aste honetako gorabeherak beste bide batzuetatik joan dira eta horiei heldu nahi nieke.
Irakurtzen jarraitu