Badoa mundua, aldatuz eta aldatuz.

Izan nuen zer pentsatua, zer buruan bueltaka ibilia, joandako asteazkenean, Juan Andres Suarez brigada eta Ruben Alonso kaboaren omenezko hiletetako ospakizunetan parte hartzeko parada izan nuenean, Pontevedrako Figueiridon, General Morido basean.

Egia esan, joan etorri bat izan zen, goizeko hamarrak pasatxoan atera Torrejon de Ardozetik eta eguerdiko ordubiak eta erdi aldera bueltan ginen.

Hileta ospakizun guztiak dira hunkigarri. Militarrek zeremoni oso landua dute eta, beren ofizioari dagokienez, oso modu zorrotzean eramaten dute guztia. Hala egin zuten egun hartan ere,

Ez dut esango hotz egiten zuenik goiz hartan Figueiridon, baina fresko antzera bai. Hotza zen han, nolanahi, gutxiena, edonorentzat ere, eta zer esanik ez bere lagun eta guraso eta sendiarentzat.

Harako bidaian jakin nuen, BNGko adiskide eta lankide batek esanda: Ruben Alonsoren aita oso hurbileko dute BNGkoek, lankide. Aitaren iritzia bestelakoa izan arren, semeak Afganistarena joan nahi izan zuen eta han zegoen, zerraldo, denon aurrean, bandera espainiarrez estalia, guztion, eta zer esanik ez, bere guraso eta lagunen desgrazi eta minerako.

“Bake misiolari” gisa (Nazio Batuek hala bataiatzen ditu propio) bidaltzen ditugu militarrak, Afganistanera edo munduko beste edozein zokotara, baina bistan da ez direla bazter horiek bazter baketsuak. Horrexegatik bidaltzen ditugu, bidali ere, arma eta guzti.

Mundua, nolabait esatearren, ikaragarri aldatu zaigu. Alor guztietan: ekonomian, alor sozialean,… Militarren sailean, ez gutxien. Zer ikusi du gaur begi aurrean dudan mundu honek, esaten nion neure buruari, nik neuk soldaduzka egin nuen garai hartakoarekin? Edo, nahi bada, hainbat ez pertsonalizatzeagatik: Zer ikusi du guzti honek Espainiako konstituzioa, bere 8.artikulu eta guzti (artikulu hain xelebre hori), onartu zeneko mundu harekin? Ezer ez, jakina. Edo ezer gutxi: Egia da, ordutik hona, hainbat aldaketa eman da ejertzitoen barruan. Denetan handiena, profesionalizatu egin dela.

Baina gaur da eguna garbi izan behar duguna, guztiok ere, aldaketak amaitu ez beste edozer egin direla. Eta seguruenik, horregatik beste ezergatik ez balitz ere, denok dugula zer aldaturik mundu horri buruz ditugun iritzietan. Mundu militarra bera da, nolanahi, gehien aldatzea tokatzen zaiona.

Aldaketak ez dira errazak, ez inoiz eta ez inon. Zoritxarrez, eskarmentu gehiegitxo behar dugula gizakiok aldatzen joateko, pentsatzen jarria nago, urteetan aurrera egin hala. Erresistentziaz josita egon ohi dira bazterrak, ejertzitoetan eta hortik kanpo, aldaketak egiteko orduan. Mundua ez da, baina, geratzen, komeni hala ez komeni norberari.

Bihar astelehenez aurkeztuko dizkigu Carme Chacon Ministra andereak Juan Andrés Suárez eta Ruben Alonso Afganistanen erail zituzteneko berriak eta zertzeladak. Ez dut uste berritasun handirik jasoko dugunik. Notiziak erraz korritzen dituzte bazterrak eta azkar jakiten dira, Ministra anderea Kongresura etorri aurretik ere.

Berritasunak, nik uste, beste nonbaitetik etorri beharko lukete. Bi puntu jarriko nituzke, gai hauetaz pentsatuta datorren bertsolaria aurrean banu. Bat: Zein da baina, gaur bertan, Estatu mailako Ejertzitoen benetako egitekoa? Bi: Zer da, baina, ejertzito horiek nazioartean, munduan barrena, egin behar dutena, ezer bada?

Asko luzatu gabe, Carme Chacón berak, Kongresuan bertan, zera aurreratu digu: Madrilgo Gobernuak onartu eta Zapatero presidenteak agertuko duen Defentsa nazionalaren Direktiba (halatsu izaten du bere izen ofiziala). Lau urteetarako izaten da, eta beraz, nondik gauzak eraman nahi dituzten Defentsako munduan, ondorengo lau urteetan, agertuko dute.

Lau urte ez da, baina, ezer. Are gutxiago egin behar diren aldaketak begien aurrean hartzen badira. Eta egin beharreko aldaketa horien kontzientzia pizturik badu batek.

Ez dakit irakurleak asteburu honetan estreinatu den Helena Tabernaren LA BUENA NUEVA filma ikusi duen. Merezi du. Zer pentsatu, eta zertan eskarmentatu, asko ematen du..

Bat bakarrik aipatuko dut, asteazkenean Figueiridon –eta aurretik Madrilgo Eliza batetan- , berriki bizitzea tokatu izan zaidan zerbaitekin lotuta. Estatu mailako hiletak direla eta, filmean bezalaxe, Meza erdian, sagaratze garaian, gaur oraindik, Espainiako himno nazionala jotzen segitzen dute.

“Zeremoni honetan txarrena, elizaren eta politikaren arteko lotura nahasi hori da”, pentsatzen nuen, asteazkenean, Madrilera bueltan ninderaman abioien. A zer dotrina osasuntsua erakutsi ziguten gure aurrekoek, EAJkoek, eliza eta politika bereiztearekin. Ba dago, gaur oraindik, dotrina horren premia (eta burura zetorkidan ordurako jadanik Santa Maravillasen plakaren inguruan sortu den saltsa merkea).

Hala doaz egunak eta asteak. 2009ko Urteko Aurrekontuak onartu dituguneko asteak ere. Joanak dira Senaturako bidean, bueltan etorri arte

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: