V,U,L…

V, U, L…, oraintxe bertan inork ez daki, dirudienez, krisi ekonomikoaren bilakaerak zein hizkiren itxurak izango dituen: erori eta azkar altxa -V-; erori eta kosta altxatzen –U-; erori eta auskalo noiz altxa –L-. Egunak aurrera egin ala, nolanahi, krisiaren sakona (eta horregatik hizkiaren beheko aldea) luzatzen ote doanaren usteak ugaltzen eta sendotzen doaz.

Gogora ekartzekoa da, arraioa! Madrilgo Kongresu eta Senaturako hauteskunde kanpainaren garai hartan (bederatzi hilabete ozta-ozta), debekatua zegoen, ia-ia, krisiaz hitz egitea. Krisi hitza aipatzea bera. Ekonomialarien artean, inor gutxik zeuen horretarako atrebentzia (edo jakituria). Politikarien artean, are gutxiagok.

Gogora ekarri besterik ez dago zer nolako agindu eta promesekin etorri zen Zapatero, eta bere alderdia, hauteskunde haietara: “langabeziarik ez” esatetik aurrerako promesak.

Gure artean ere, … prebentzio gehitxo susma zitekeen, garai hartan, krisiaz, bere izen propio eta guzti, hitz egiteaz. Gogoan dut, oraindik, Bilboko hotel batetan Iosu Erkoreka, Emilio Olabarria eta hiruok, kanpainari ekinaz, egin genuen ekitaldia. Krisi hitza aipatu nuen, eta izan zen hala egina aurpegira bota zidanik.

Lekutan gaude oraintxe bertan. Ez zegoen ECONOMIST aldizkariak esan beharrik, baina esan du, aste honetan bertan, eta ez zaio arrazoirik falta: “Adio jai eta festa giroak”.

Beraz, momentu gogorrak bizitzea tokatzen ari zaigu, eta tokatuko. Han eta hemen. ekonomian, politikan, familian, eta edozein alorretan.

Esan dut, aurretik ere: egoera hau begien bistan izanda hartu dugu, besteak beste, Estatuko 2009rako Aurrekontuei buruz hartu dugun erabakia, han Madrilen, EAJko diputatuok. Eta esana dut, aurretik ere: inoiz gutxitan baino ugariagoak eta beroagoak izan dira, jarrera hori dela eta, hartu ditugun zorion eta esker oneko deiak. Bereziki, hemendik, Euskaditik. Guretzako gustagarri ez ezik, erabakigarria ere dena.

Ez dugu ametsik egiten, ordea. Ez du, halere, gurekiko iritzia aldatuko zenbaitek hortik zehar. Eta jakina da gutaz zer iritzi duten. ECONOMIST aldizkariak argitaratu duen txosten berak ekarri dizkit pentsamendu hauek: Espainian, oraintxe bertan, zabaldu diren itzalak, honako hauek omen dira: polarizazioa, dogmatismoaren berpiztuera eta buru-gutxiko nazionalismo eta lokalismoa (narrow-minded nationalism and localism).

Azken hau, beti, jakina denez, guri, abertzaleoi, berdin Euskadiko, Katalunyako nahiz Galizakoei, egozten digute. Ez Espainiako hain ugariei. “A priori” huts batetan, jakina: guk egiten badugu traturen bat Madrilen, edozein dela ere, beti “geureganitis” motz batek bultzatuta egiten dugu. Eta gurekin tratua egiten duen edonork “lokalismo” buru estu eta gogaigarri bati amore emanaz egiten du.

Hala dio dotrina ofizialak. Aldatuko ez den dotrina, noski, berdin 2009ko Aurrekontuei buruz guk hitzarmena egin ala ez. Interes gehiegi dago hortik zehar hori alda ez dadin. Eskerrak hori begira gehiegi egoten ez garen. Ez hau egiteko orduan, ez beste hura ez egitekoan.

“Gure akordio honen aurka, hemen, PP eta han, Euskal Herrian, ezker abertzale bere burua izendatzen duten horiek bakarrik sumatu ditut”, entzuten nion esaten, orain aste bi, Pedro Azpiazuri osoko emendakinak eztabaidatzen genituen garaian. Erantsi zezakeen, nabarduretan sartuta: Bi horiek, eta beti begi okerrez guri begira izi den zenbait.

Buru gutxiko abertzaleak, edo agian zuzenago itzuliz ECONOMISTenak ziona, “abertzale motzak” ez baitira falta, egia esan, ez hemen Euskadin, ez han Espainian.

Gero, ez da harritzeko ekonomian bezala politikan ere, krisia garaiz errekonozitzen ez duenak V-arekin ez bada, U-arekin edo xinpleki L-arekin topo egitea. Esan nahi baita: ekonomian zein politikan, gauzak diren bezala garaiz ikusten ez dituenak gutxienez V-ren itxura (erori baina azkar altxatzeko gaitasuna izan), duen krisiarekin topo egingo du. Zertxobait deskuidatzen bada, V-rena ez ezik U-ren itxura (erori azkar baina altxatzen kosta) duenarekin. Eta despistetik ateratzen ez den hori L-ren (hots, erori, eta altxatzeko abildade guztiak galdu) itxura duen krisiarekin.

Ekonomian, zein politikan, esan bezala. Bakoitzak atera ditzala kontuak.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: