Hori nobedadea!!

“Arnasik gabe gelditu ote garen, dio EAJren ordezkariak. Hala eta guztiz, konfiantzarako aldi bat uzten digu, eta eskertzen diot. Esan nahi diot beste zerbait ere: arnas falta hori gugan sumatzen duenean, gogora ekarri diezagula beste behin, Industri Ministroak esan zuen bezala, guztiz bat bai gatoz gai honetan Euskal Taldeak agertzen duen filosofiarekin”.

Hitz hauek 2006ko Ekainaren 27an esaten zituen, PSOEren izenean, garai hartan Madrilgo Parlamentuan zegoen Arantxa Mendizabal PSE-PSOEko andereak. Eta erantsi zuen, gainera: “Espero dut ez zaigula gerora ere arnasik faltako, eta, faltan botako balu, gogora ekartzeko eskatzen diot Beloki jaunari”.

“Gogora ekartzera etorri naiz, esaten nien, aurreko astean, PSOEren talde parlamentariko kide guztiei, eta, bereziki, beren izenean hitz egiten jarri zen beste behin PSE-PSOEko kideari, Pilar Unzaluri oraingoan.

Dena den, bigarren aldiz, nola ez, ezezko bera jaso nuen. Filosofia “partekatuak” filosofi, eta hitzak hitz, CNEren (Comisión Nacional de la Energía-ren) egoitza nagusia ez dute Euskadin jartzeko asmorik. Ez dute horretarako ez borondaterik, ez adorerik. Are gutxiago, planik. Arnasa falta zaie beraz, guztiz.

Aurreko Legealdiaren hasieran, zenbaitek Zapaterorengan hainbat amets egin zueneko hartan, holako gertakizunak –eta handiagoak ere- posible ote zirenaren itxurak zabaldu ziren, gutxi gehiago, lau haizeetara. Ekarri gogora: Maragallekin bildu Moncloan, eta, bileraren ostean, biek handiki aldarrikatu zuten hura. CMT (Comisión del Mercado de las Telecomunicaciones) delakoaren egoitza nagusia Madrildik Bartzelonara aldatuko zuten. Eta hala egin zuten, PP kontra zela, besteak beste gure botoarekin. “Holako gehiago egiteko prest gaude”, esango zidan 2006ko urte horretan orduko Industri Ministroak, Montilla jaunak. “Legealdi honetan bertan egiteko prest, gainera”, erantsiz.

Baina legealdia hura hala joan zen, hanka-hutsik. Antzekorik ezer gehiago ez zuten egin, eskatuak eskatu guk, Lehendakariak berak barne. “Eta legealdi berri honetan, zeintzuk dira zuen asmo, borondate eta planak?”, galdetu nion, horregatik, Sebastian Ministro berriari orain hamabost egun. Ihesizko erantzuna izan zen gehien bat berea, hitza eta pitza, benetako itxaropenerako aukera gutxi uzten duten horietakoa.

Horren ondoren etorri zitzaidan Pilar Unzalu, berriro ere filosofia partekatuaz hitz eginaz, baina berriro, baita, ezetz esanez (papera da, bestalde, “euskal” sozialistei jokarazten diena Madrilen, EAJkooi ezetz esan behar zaigun gehienetan eszenategira igoaraziz).

Pasadizo hau gogora ekartzen dut gaurkoan, motibo birengatik. Bata, lehena, aste honetan bertan gertatu den zerbait delako. Bigarrena, ahaztu behar ez delako inoiz ere, berdin Aurrekontuetan hitzarmena egin ala ez, sozialistengan, (Zapatero eta zer esanik ez “euskal” sozialistak, barne), izan dezakegun itxaropenaren hegoak noraino diren mugatuak eta motzak Euskadiren etorkizuna lantzeko orduan. Zure beharrean badaude, orduan agian, zerbait iritsiko duzu, 2009ko Aurrekontuen inguruan gertatu den bezala. Gainontzean, jai dago.

Hori nobedadea!, esan dezake norbaitek. Horixe da nik neure buruari esaten diodana: bai tratua egiten dugunean, bai ezetza jasotzeko orduan. Bietan, jakinaren gainean eman behar dira pausoak, eman ditugun bezala.

Advertisements

About José Ramón Beloki

Diputado del Grupo Vasco en el Congreso. José Ramón Beloki(r)en bidalketa guztiak ikusi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: