Monthly Archives: azaroa 2008

Badoa mundua, aldatuz eta aldatuz.

Izan nuen zer pentsatua, zer buruan bueltaka ibilia, joandako asteazkenean, Juan Andres Suarez brigada eta Ruben Alonso kaboaren omenezko hiletetako ospakizunetan parte hartzeko parada izan nuenean, Pontevedrako Figueiridon, General Morido basean.

Egia esan, joan etorri bat izan zen, goizeko hamarrak pasatxoan atera Torrejon de Ardozetik eta eguerdiko ordubiak eta erdi aldera bueltan ginen.

Hileta ospakizun guztiak dira hunkigarri. Militarrek zeremoni oso landua dute eta, beren ofizioari dagokienez, oso modu zorrotzean eramaten dute guztia. Hala egin zuten egun hartan ere,
Irakurtzen jarraitu


V,U,L…

V, U, L…, oraintxe bertan inork ez daki, dirudienez, krisi ekonomikoaren bilakaerak zein hizkiren itxurak izango dituen: erori eta azkar altxa -V-; erori eta kosta altxatzen –U-; erori eta auskalo noiz altxa –L-. Egunak aurrera egin ala, nolanahi, krisiaren sakona (eta horregatik hizkiaren beheko aldea) luzatzen ote doanaren usteak ugaltzen eta sendotzen doaz.

Gogora ekartzekoa da, arraioa! Madrilgo Kongresu eta Senaturako hauteskunde kanpainaren garai hartan (bederatzi hilabete ozta-ozta), debekatua zegoen, ia-ia, krisiaz hitz egitea. Krisi hitza aipatzea bera. Ekonomialarien artean, inor gutxik zeuen horretarako atrebentzia (edo jakituria). Politikarien artean, are gutxiagok.

Gogora ekarri besterik ez dago zer nolako agindu eta promesekin etorri zen Zapatero, eta bere alderdia, hauteskunde haietara: “langabeziarik ez” esatetik aurrerako promesak.
Irakurtzen jarraitu


Hori nobedadea!!

“Arnasik gabe gelditu ote garen, dio EAJren ordezkariak. Hala eta guztiz, konfiantzarako aldi bat uzten digu, eta eskertzen diot. Esan nahi diot beste zerbait ere: arnas falta hori gugan sumatzen duenean, gogora ekarri diezagula beste behin, Industri Ministroak esan zuen bezala, guztiz bat bai gatoz gai honetan Euskal Taldeak agertzen duen filosofiarekin”.

Hitz hauek 2006ko Ekainaren 27an esaten zituen, PSOEren izenean, garai hartan Madrilgo Parlamentuan zegoen Arantxa Mendizabal PSE-PSOEko andereak. Eta erantsi zuen, gainera: “Espero dut ez zaigula gerora ere arnasik faltako, eta, faltan botako balu, gogora ekartzeko eskatzen diot Beloki jaunari”.
Irakurtzen jarraitu